elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1933-08-13 | Kultura - Antzerkia | Argia, 1934-01-14
Argia, 1933-12-24

 

Jaiotza.— Juan dan astean ugutzatu dute emengo eleiz nagusian Iriondo'tar Joxe Mari eta Garate'tar Miren'en semetxo bat, Joseba Mirena izen polita ezarriaz. Aita ama besuetako, Muxika'tar Joxe Mari eta Bitxori izan ziran. Zorionak.

 

Orri beltza.— Ill onen 16'an Jaunari kontu eman zion Barrutia'tar Isidra'k. Nere samin agurra. Urrutizkiñeko buru eta E.A.B. idazkari dan Dolores'en aita zan bera.

 

Egutegiak.— Arrapaladan dijuaz aurten, datorren urterako ormarako egutegiak; pixkor ez dabillenari juan dan urtean gertatu zitzaiona gertatuko zaio. Uts...!

 

Ezkontza.— Baita ere astian uztartu ziran Amoskatei'ko amerikanua Etxaniz'tar Julene'kin. Zorionak.

 

Juan etorri.— Madril'tik gurasuen ondoan gabonak igarotzera, Ubiria'tar Sebasten ikasle gaztea. Baita ere Arrillaga'tar Pepe. Ondo igaro gabonak.

 

Zorionak.— Zorionak ARGIA'ko jaunai, eta idazleai, eta irakurle guztieri. Gabon on bat igaro.

 

Antzezlanak.— Datorren Erregenetan izango dute lenengo antzerkizuna gure antzezlariak eta antzeztuko dituzte «Ezer ez ta festa», «Bertsolarien Gudua» eta «Txiribiri». Aurrera gaztiak, neguko aize gorri oni nolabait alde egin dezaiogun.

 

«Atarrene»ri.— Poz-pozik irakurri nuan zure idazkia «El Dia»n. ¿Kazkariñak zeratela donostiarrak? Primo Rivera'k bere espuelak zorroztuta zituan garaian, lasai asko ibilli ziñaten Eibar, Bergara, Soraluze, Mutriku, Zumaia ta ez dakit zenbat lekutan, euzko gogoa piztutzen. ¿Gogoratzen zera «Atarrene» Eibar'ko pelota tokian antzeztu zenuten Ramuntxo'az? Ura zan eusko gogoa piztutzea. Ta Donostia'n bertan Deun Joseba egunez ospatutzen dezuten antzezkizunak, garai artakuak ez aldira ba?

Gai onetzaz asko idatziko nuke, baño gaurkoagatik... Zorionak berriz ere donostiarrei ta aurrera «Atarrene» lagun zar.

 

MIRENTXU