elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1933-03-12 | Kultura - Antzerkia | Argia, 1933-04-09
Argia, 1933-03-26

 

Deun Joseba.— Urtero bezela oso ospatsu igaro degu Deun Joseba eguna. Elizkizun eder ederrak izan ditugu.

Bederatziurrenaren ondoren M.B.S. Undurraga Aitak itzaldi bikañak egin dizkigu.

 

Antzerkia.— Joan dan igandean Eibar'ko antzezlari jatorrak antzeztu zuten gure uritxo onetan «Dos Amores» antzerki eder eta aberkoia. Guziak ondo baño obeto egon ziran ta pozik gelditu giñan.

 

Errezil'ko «Talo»-ri.— Entxufista beraz e? Tripon Cordero ta Letxuga'ren kopradira... Len or inguruko señorita «aristokraziako» guztiak goxo goxo begiratzen dizuelata oraiñ artu dezun «enplio» ori ikusita ez dezu giro izango or inguruan.

 

Mendigoizaliak.— Joan dan larunbatian egin zuten batzarra, batzorde berria ipiñiaz. Onela autu zuten aurrerako:

Lendakari, Aranbarri'tar Andoni. Diru-zai, Izagirre'tar Peli. Idazkari, Untzueta'tar Elazar.

 

Mutriku'ko «Arnope»-ri.— Bai, arrazoia dezu, badaukat nun lana egiñ euskera alde. Zuen erri alde orretan euskeraren maitasun geiago egongo al da beintzat. Goxotegiko oiegatik diozu maketak dirala. Oyena ez da arritzekoa, oiek españarrak bait-dira ta españeraz itz egin biar eta guk euskotarrak gerala esaten degunok nola mintzatu biar degu? Guk ere españeraz? Utikan! Olako astakeririk ez dezagun egiñ. Euskotar benetakuak bagera euskeraz mintzatu biar degu, bestela esan geinke euskotar erdira ere ez gerala irixten, ezta ala, «Arnope»?

 

Errenderi'ko «Litargi»-ri.— Aizu «Litargi», zure lagun batek esan dit, mesedez zuri galdetzeko, ia egia dan «Iturralde» eta «Anastaxio»-ri, Paskuazkoa betetzeko txartel billa juan diranian apaizak «kalabazak» eman dizkatela egia dan edo ez; gañera dio au onela bada zerbaitegatik daudela orrela n... z... «Litargi» ez gero oldoztu nere «errekaua» danik e? Orien «kopradikuena» da.

Guztiori agur.

 

MIRENTXU