Antzerki jaya.— Azoka-enparantzan larunbata gabean «Orfeon» Lagun-Onak» eralduta antzerki-jai eder bat izan zan. Oste aundia bildu zan. Larriategi'tar Miren'en alde izan zan jai au, bazkidea dalako.
Antzezlari danak oso bikaiñ egon ziran eta txalo izugarrizkoak entzun zituzten.
Larreategi'tar Miren'ek agintzen dit EUZKADI izparringi onen bidez eskerrak emateko antzerki-jai au antolatzen lana egin duten gustiei, antzezlari ta bertan izan zan ozte gustiari.