elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1933-12-26

 

Izpar beltza.— Luzaro etxeraturik egon da gero, bere bizia Goikuarenganatu du 77 urte bete ondoren, Barrutia'tar Isidor, E.A.B.'ko idazkari dan Nekane'ren aita. G.B. Laguntzen diegu ba atsekabian aerari ta aizpa Emile, eta emparan guztieri.

 

Ezkontza.— Lengo astelenian Deun Laurentzi baxatxonuan ezkondu ziren, Zabaleta'tar Imanol «Amoskai» basarriko morreskua, Etxaniz'tar Julie «Arostegi» baserriko neskatilakin.

Eta egun artan atera ziran Barzelona'runtz an ontziratu eta Arjentina'ra juateko bizitzera. Luzaroko alkarrekin ezan zaiteztela eta ongi beze lurraldi aretan.

 

Euskel izena.— «Joseba Mirena» euskel izenak ezarri diozkate ugutzatzian Iriondo'tar Joseba Mirena eta [...]'tar Miren mutiko jaio berriari. Zorionak.

— Begoña izena ezarri diote Gorriti'tar Kepa eta Bergaretxe'tar Elixabete'ren alabatxuari.

 

«Kendu».— Asteroko ingia oso ederra ateratzen digute Donostiar anai abertzaliak. Lenengo aldiz etorri ziran guztiak, berielaxe zaltzalien eskuetatik eskutatu ziran, baña bigarren eta irugarren zenbakiak saldu gabe gelditu batzuk. Irugarren zenbakia oso berandu eldu zan onera baliteke orregaitik izatia. Iñok ez du esango kaletan deitu eta saltzen salatu ez diranik beintzat. ¿Iru xemeikotu dalako ote? «Atarrene»k zion Zarauz urian 225 zenbaki saltzen dirala ¿sinistu ote liteke? Poztuko nintzake egian balitz ¿gutxiago izan bear ote degu Zarauztarrak baño guk? Elgoibartarrak irakurri deigun guztiok «Kendu» oso irakurgai eder ta txukunak eta Irimar «karikatura» politak ekartzen ditu astero-ta.

 

Antzezlariak.— Gure antzezlari trebeak diote. Iru Bakaldun errege egunian antzestuko dutela. Zer antzeztuko duten eta orduak sasoiz adieraziko ditugu.

 

AIXERIXA