elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1933-12-13

 

Donosti'tik Bilbo'ra bitarteko erri guztietan bezela Elgoibartarrok ere irten genduan igande goizian geltokira Donosti'ko Eusko Abesbatzako abeslari eta antzezlariak agurtzera. Ez genduan arrazoia falta ez, alako notintza alaya eta bultzi apaña ez dira noiz nai ikusten. ¿Donostiarrak buru ariñak dirala? ¡A ze nolako gezurtia zan ori asmatu zuana! Nire begien aurrian oraindik ikusi deten bultzik apaiñena igande onetan ikusi det. ¡Bultziaren makina bete beteko eusko ikurriña alajaña! Ura ikusi nuanian nun nenguan ere ez nekiala geratu nintzan. Ura ala ipintzen jardun ziranak etziran makalak, ez orixe.

Emen ere oso arrera ederra egin zitzaioten. Bi miñutuko geldiunetxua egiñ ziguten Donostiar jator oriek emen egon ziran denporan su ziriak ere aidian ikusi giñuzen. Ansola anaiak ere beti bezela beren txistuakiñ jator jokatu zuten «Agur Jaunak» juaz. Eta gu bitartean bati eta bestiari bostekua estutuaz gustora ibili giñan. Batez ere aiñ idazle jatorrak diran «Ira», «Atarrene», «Litar G.» eta izenaren jabe dan «Goikolako Txoria». Au uste det urtiakiñ zartzen ari dan bezela gaztetasunian sartzen ari dala. Txoria izaki aiñ alai ibiltzeko. «Litar G.» ere tzijuan asarre ez etzeukan trumoiaren itxura aundirik naizta egoaldi iluna egon. Eta gure «Atarrene» mutil zar guztiak ibili oi diran bezela, emen dator atzenengo kotxe zar baten. Jakiñ izan banu aiñ eskutuan etorriko zana, olanda pare bat eta letxuba morko bat aterako nizkion bultzira baña nork olkoztu ura «primera'ko kotxian» etorriko etzanik. Ala zion «Ira»k ere, «Atarrene» or dezu atzeko furgoi zar batian. Ai, ai, berriz ere egon biarko dezu zauden bezela ainbeste andereño polit danak zeuri begira ¿eta zu igesi? «Litar G.» ta «G. Txoria» bai zure partez andereñuakin alai asko. Erruki ditut zuri begira dauden emakumetxuak pazientzi txiki xamarra badute beintzat akabo orien osasuna.

Jakiñian nago Bilbo'n sekulako gurenda eta goi-gorañoko altxatuak izan dirala poztutzen naiz neoni ere izpar orrekiñ eta artu beste danen onduan eskaxenak diran nire zorionik beroenak antzezlari, abeslari eta txistulariak.

¡Gora Donosti'ko Eusko Abesbatza!

 

Miren Sortzez Garbiaren bederatziurrena.— Eliz nagusian ari da bederatziurrena Lasarte'ko Brijidatako kapelau Abauntz jauna izlari jatorra izlari dala.

 

MIRENTXU