elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1931-10-28 | Politika - Euzko Abertzale Batza | El Día, 1931-11-13
El Día, 1931-11-01

 

Agurtu.— Emen agurtu degu Bilaro Arratia'tik etorrita gure lagun ospatsu Garmendia jauna gizon iaiua eta abertzale bulartzua. Bide batez ekarri digu ileroko ingi edo izparringi polit bat «Arrati'ko Deia» izenarekin, oso idazki sakonak eta aberkoiak. Bizkai'ko urietako iparrak be bai. Benetan txukuna da. Bai Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Naparroa'ko abertzalieri biotzez dasaiet ezagututzen ez badute ingi ori artu ta irakutzeko atzegin izango zaizute ta.

Gora Bilaro'ko «Arrati'ko Deia» ateratzaliak.

 

Ernaniko emakune abertzale batzakoeri.— Onek elgoibartarrekin aiztuta bizi dira noski, (baña gu ez berekin). Bergara'n ango Emakume Abertzale Batzakuak azkeneko jaia eduki zutenian, Ernani'ko emakume talde batek berak baserritar jantziekin, bildu giñuzan elgoibartar talde bat eta argazki bat atera zuten, agindurik guri bialduko zigutela baña ez degu ezer artu berengandik.

Agindua bat eta emana bi, orrekin konporme izan ari.

 

Itzaldia.— Gaur arratsaldeko lauterdietan, izango da gure Euzko Batzokian, Emakume Abertzale Batzako, eta beste emakumientzako itzaldia gure maixu Lauaxeta'k eginda.

Gar aundia dago ba emakumien artian. Uste det gure Batzoki'ko aretua egun orretan emakumez betia egongo dala.

 

AIXERIXA