—Donostia'n arkitzen da egun batzuetarako azken alditxua egiten G. eta Iturrioz'tar Maria Kristina, Deun Laurentzi'ko irakasleme zintzua.
—Mutriku'ra aldegiñ digu bere anka erren da guzti mutil zarren lendakari Osoro'tar Gotzon «Aberri»-k. ¡Ai «Aberri», «Aberri»! Erruki zaitut. Igandeko «Euskal Orri»ko «despedida» irakurri nuanian, kandela «bedeinkatu» bat ipiñi nion Deun Andoni'ri beste bat billatzeko zoriona izan dezazun.
—Bilbo'n illabete Avasc'en ikastola edo kurtsilluetan eginda etxeratu zaizkigu Epelde'tar Alberta eta «Ixaka» mutil argi ta jatorrak.
¡Euuuup...!.— ARGIA'ko idazle eta irakurle guztiok jakiñen gañian ipintzen zaituztet datorren illaren au da Maiatza'ren 28'an degula Elgoibar'ko E.A.B.-ren askundia eta egun orretarako jai aundi bat antolatzen gogor ari dirala emengo abertzale guztiak. Jai onen berri ondorengo ARGIA danetan emango degu eta iñor ez dedilla aztu irakurtziaz. Gaur auxe bakarrik esaten dizutet. Alegia, egun orretan ARGIA'ko idazle eta irakurle guztiok alkar ezagutu biar degula J.L.
«Maitxo» idazle alperrari.— Beraz, igandian bapo «meriendatu» zenduten Madarixako zelaian ezta? Eta zuekiñ joantzan «Ixaka»-ri zer gertatu zitzaion? ¡Ura zan asarria etorri zana, ura! «Meriendarik» etziozutela eman? Ai «Maitxo», «Maitxo», berriz ere n. z. egon biarko dezute mutill gaztiak obeto artzen ikasten ezpadezute.
—Paskua jaiak osasunaz eta alaitasunaz igarotzia opa dizutet ARGIA'ko zuzendari, idazle eta irakurle guztiori. Agur danori.
MIRENTXU