¡Eup! Madarixa'ra.— Inguru ontako abertzale guztiok, Madarixan igandian batu bear gera. Azkoiti'ko [...] jai eder bat eratu dute mendi alde ontan, eta eguzkiaren laztana eta aize goxoaren besarkada [...] Madarixa bezin toki [...] asko ez dira. Gañera gure aberriaren aldeko lantan elkar berotzeko ere, bertan adituko ditugun izlari bikañak lakorik ez dira nun nai.
«Mirentxu» arreba idazleak oso [...] azaldu du igandeko jai au eta orain nere egin bearra [...] bat egitea da. ¡Eup! eta danok Madarixa'ra.
Zein pozik irakurri detan «Mirentxu»ren Maradixarako dela, ezin det azaldu. Oraindik Elgoibar'ko anderaño idazleak, bizi dira, bai. Eta [...] ditut. Baña zer asmoz? Ara. Igandez Madarixera nere [...] artu ta juateko [...] det goiz goizetikan. Ba dakit gure gudari edo kapitan Aberri juango dala. «Aixerixa» [...] bada ere olazko izterra [...] izango da. Emen iru idazle. Eta [...] ez batu, anderañuok ere Mirentxu'k badituala dio, ni baña ez fio eta ¿Maitxo?
Azpalditxoan gera Elgoibarko idazleok «merienda» egin nairik ¿Egingo al degu igandean Madarixa'n?
Baietza bada, aditzera eman «morrala» aztundu eta paltrikara gertu dezadan. Igandearte.