Katalanen etorrera.— Uste genduan gure kataluniar eta euskotar aldunak ordu bata alderako iritxiko zitzaizkigula baña ordubi ta erdiak aldian iritxi itzaizkigun. Emen arkitzen ziran abertzale guztiak goraka eta txaloka oso arrera ona egin zien eta pozkiro artu ginduzen. Beriala bazkaltzera joan ziran. Berandu zijoalako arratsaldeko lau ta erdietan, ikusgarrizko mendigoizalien sarrera izan genduan. ¡Ura zan edertasuna! Deun Laurentzi'tik etorri ziran. Milla ta berreundik gora ziran. Oraindik beñere ikusi ez detan gauza ikusi nuan igandian Elgoibar'en eta nik bezela beste askok. ¿Zeñek esan ainbeste mutil gazte bulartsu ikusi bear genduanik, gure uritxo onetan? Guztiz atsegin izan zitzaigun mendigoizalien sarrera au. ¿Nola ez? ¿Zeñi etzitzayon atsegin izango beren aurrian zekarren gorputzez txikia edo txiki xamarra, baña biotzez eta kemenez edozein baño gizon aundiagokoa dan G.B.B. Lendakari Monzon'dar Telespor jaunak artzai zutela alako artaldea ikusi ta? Naiz eta Aberriagatik egon ondoren espetxetik egun aretan irten berriz ere espetxera joateko bildur aundirik etzuala ondo agertu zigun.
Onexek bai gizonaren izena ondo irabazia daukana. Onek ondo azaldu digu euskotar benetakua dala.
Danok onen antzera egingo bagendu, orain dauzkagu aiña agintari belarrimotzek ez luteke aginduko Euzkadi'n. Ez. Aginduko luteke baña ez Euzkadi'ko lur maite auetan. Aginduko luteke Mata-Porkera eta Kantalapiedra alde orietan eta guk aginduko genduke geuria dan Euzkadi'n. ¡Gora Montzon! Onen anzeko gizonak bear ditugu Euzkadi'n eta ez iñoren bixtan euskeraz itz egiten lotsatzen diran gizonezko eta emakume epelak.
Bostetan, itzaldi aberkoiak. Urtzelai, Agirre ta Montzon izlari dirala. Bata baño bestia obeto egon zirala esan bearrik ez det noski.
Itz-aurrea egin zigun G.B. lendakaria dan Aizpitarte'tar Gotzon amalau urteko mutikuagatik ez dakit zer esan, berak merezi duan ainbat goraltzeko kemenik ez detalako: baña esan bear dizutet bere aurkezpena amaitu zuanian kataluniar aldunak laztanka jan bearrian ibilli zutela. Nere zorionik beroenak izlari guztiori eta eskerrik beroenak gure jai aberkoira etorri ziñaten abertzale guztiori.
Euskel idazle batzarra ere zerbait egin genduan. Emen batu giñan: «Loretxu», «Txito». «Murugaiñ», «Itziartxo», «Maria'ren alaba bat», «Iturri-txiki», «Eskaesto mendi», «Abeletxe», «Oñaz mendi», «Basarri», «Iturralde», «Li'tar Gi», «Anastaxio», «Lakatza», «Burni Bide», «Maitxo», «Ixaka», «Aixerixa», ta danen «jefe» Telletxea jauna.
Lotsatu ere egiten naiz beraren izenak azaltzen. Uste nuan igande orretan beokikua egingo nuala, baña ezin izan nuan eta azketsi guztiok, urrenguan obeto artuko altzaituztet. Badakizute noiz e? «Aixeri» jauna laster muturra aterako du abitik omenaldi orren gañian, berari gogoratu balitzako bezelaxe. Ia ba, «Aixeri», kontuz ibili, geuk baño lenago beste danak jakin ez dezaten.
Gure jai ondorengo ezurrak txupatzera etorrita emen agurtu ditugu eusko idazle jatorrak diran Errezil'ko «Talo» eta On Asensio, jauna. Errenderi'tik Kortaberria'tar Andoni eta Agustine. Errezil'dik Agirretxe'tar Kaxilde «Ana Mari». Oiartzun'dik Aranberri'tar Benedite.
Zubieta'ko «Aingeru», Bergara'ko «Iñazi», Azpeiti'ko «Txalintxo», «Talo» eta danari nere eskerrik beroenak joan dan igandean etortzerik etzenduela ta nerekiñ gogoratu ziñatelako; eta O'tar Andoni, zuri, amaiera gabeko eskerrak ainbeste nekazari abertzalien izenian gogoratu ziñatelako. Agur guztiori eta datorren igandian ia danok berriz Soraluze'ra joaten geran, an gertatuta daukaten jai aberkoira.