Irakurle, igande onetan nora joan bear dezun diozu? Ez nizun, ba esan Elgoibar'era etortzeko? ¿Ala zer jai ditugun jakin nai aldezu? Ementxe dijuakizu ba gure jai oien
Egitaraua.— Larunbat gabian, 8 ta erditan, erriko ta Errenderi'ko txistulariak kale-jira egingo dute. Ondoren E. Batzokia'n itzaldia Basaldua'tar Kepa'k.
IGANDEAN.— Goizeko 7'tan jaupa ta Jaunartzea Kalare Deunaren Lekaimetxean.
11'tan: Jaupa nagusia txadon nagusian. Sermoya Oar-Arteta'tar Joseba Andoni Markina'ko apaiz jaunak. Goikoetxea'rena abestuko dute Batzoki'ko abeslariak. Jaupa ondoren E.A.B.-ko ikurriñaren onespena.
12 ta erditan: Bertako ezpatadantzari eta Gorularien dantza aldia.
1'ean : Oturuntza.
Arratsaldeko 4'tan itzaldi aberkoyak. Izlari:
Urtzelai'tar Julite andereñoa.
Montzon'dar Telespor, G.B.B.ko Lendakaria.
Iruxo'tar Imanol.
Ernandorena'tar Todor eta
Agirre'tar Joseba Andoni.
Badakizu ba irakurle: zalantzarik gabe, nora etorri biar dezun egun eder bat igaro nai badezu. Zure zai gauzkatzu, Elgoibar'ko abertzale guztiak. Etorri ba danok besuak zabalik artuko zaituztegu-ta.