Arana ta Goiri'tar Sabin'en (G.B.) urteurrena.— Elgoibar'ko abertzaleak Sabin'en oroiz bere urteurrena ospatu nai dute eta ortarako gogor ari dira lanian bai Batzokiko Abesbatza'koak eta antzezlariak datorren igandean ilak 24'egingo diran eleizkizun eta antzekirako.
Igaz gogoan degu nolako ederki ospatu gendun egun au eta aurten gutxiago ez izatearren begira nolako egitaraua degun Sabin'en omenez.
Goizean 8'retan Gexo-Etxe edo Hospital'eko elizan izango dira jaupa ixila eta Jaunartzea, jaupa bitartean abesbatzak eleiz abesti entzunak abestuko ditu eta bukatzean «Liberame» uste det Perosi'rena.
Arratsaldean bostetan gaztetxuentzat eta gabeko sortzi terdietan nagusientzat Itxaropena antzerki aretoan Batzokiko antzeslari trebeak, Azpiazu'tar Ixaka euskel-idazleak idatzitako «Nere txokoa» deritzon antzerki ederra antzestuko dute banaketa onekin:
«Joxe-Anton», Gabilondo'tar Lontzi.
«Pilipa», Larreategi'tar Todore.
«Jexusa», Zubizarreta'tar Miren.
«Iñese», Azkue'tar Pelikane.
«Andre Katalin», Gabilondo'tar Igone.
«Jon», Konde'tar Amantzi.
«Patxi» Arriola'tar Kipiren.
«Gillermo», Zubiaurre'tar Ixidor.
«Joseba», Izagirre'tar Peli.
«Alberta», Epelde'tar Alberta.
«Peli», Osoro'tar Martin.
Beraz abertzale, badakizu nun dezun zure tokia egun ortan, goizean jaupa eta Jaunartzeak eta arratsean antzerki aretoan: gañera antzerki bitartean abesbatzak abesti eder batzuk abestuko ditu.