elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1932-09-30 | Politika - Ekitaldiak | Euzkadi, 1932-10-12
Euzkadi, 1932-10-08

 

Gora-berak.— Juan zan ileko gora-berak, onexek dira:

Jayo diranak, 17. Ezkontsubak, 2; ilak, 7.

 

Langile-erakusketa-ikastoleak.— Gabeko ixaten dira ikastola oneik. Illaren iruan asi ziran eta jente asko doa.

 

Ikusketa.— Igandian asi ziran gudarien «errebistea» igarotzen. Baserritarrok ez bestek urtietan bezela, alperrik aldia igaroten utzi, Txapel-okerren etxera juan bear dezute.

 

Jayotza.— Antzola'tar Balendin eta bere emazte dan Egia'tar Josebe'ek semetxo bat izan dute. Zorionak.

 

Deba.— Gixonezko ta emakumezko asko juan giñan igandean Deba'ra. Leunda'ren itzak gogoan ditut. Gaste asko degula ezer eztakitenak eta orrei erakutsi bear zayela orain neguko gabetan. Igandean nere leyari erantzunik gasteak etorri ziran geure batzokira. Edertasuna zan uraxe. Olan jarrai bear degu.

Emakumeak ere badute zertan lana egin. Ederra darabilte aboan beti. Aberririk eztegu [...] baizik itz egiten badegu.

 

AIXERIXA

 

Uarra.— Adizkide: letra argijagua egin biarko dek, ondo egitten badakit-eta. Emengo linotipistak euzkerarik eztxakijek eta gustija barriz idatzi biar ixaten juat. ¡Bi bakarrik ezkondu dituk Elgoibar'en? Errija amattu dek orrela. Aberrira laster omen-dek ezkontzeko. Agur.— Lauaxeta.