Mendaro'ko euzko-batzokia'ren zabalkundia goi-gorengua izan zan il onen 24'an eta 25'an.— Bezpera gabian, Eibar'ko eta Elgoibar'ko txistulariak jai ari asiera emateko kalez-kale euzko eresi alaiak jo zituzten eta ondoren dantzaketa eparantzat txistulariak jorik.
Illan 25'an. Goizian seiretan, kalez-kale biribilketa alaiak txistulariak.
Bederatziretan, ongi etorra egin zitzaioten inguruko errietako abertzalieri.
Amarretan, jaupa nagusia abesturik «Te Deum laudamus» elizako abeslari eta Batzokikuak oso ederki.
Jaupagilia izanik Batiz'tar Joseba txaunburua, lagundurik Etxabeguren'tar Mikel eta Onandia'tar Kelestin apaizak. Itzaldi jator eleizkorra eta euzko gogokua egin zuan Onandia'tar Kelestin, Elgoibarko apaizak. Aren itzaldia goratua izanda benetan.
Onespena.— Ondoren Batiz'tar Joseba txaunburuak onetsi zuan Batzoki'ko ikurrin berria eta bitartian oso irakurgaiak, politak irakurri zituan Iriondo'tar Josebe neskatilliak (tamala det emen ez edukitzia bertan argitaltzeko), baña uste det idazlarien batek argitalduko dituala.
Ezpatadantza.— Gero oso ederki astindu zituzten ankak gure dantzaketak dantzaten Eibarko ezpatadantzari yainak txalo izugarriak irabazirik.
Aurreskua.— Beriela Eibarko Batzokiko ezpatadantzari taldekuak aurresku ederra atera zuten jendetza alaitu gelditurik.
Oturuntza.— Larrogei ta amar abertzale batu ziran enparantzan jarri zituzten maian janaldi edo bazkaritan. Oso ederki eman zuten Azpiazu'tar Erroman ostatuak. Bazkari bitartian eta ondorenian euzko abesti ederrak abesturik.
Arratsaldian iruterdietan.— Ezpatadantza. Enparantza betebeterik egoan inguruko oste edo jentez eta bigarren aldian Eibar'ko ezpatadantza egin zuten dantzaketa txalotu izanik.