elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1932-09-23 | Politika - Ekitaldiak | El Día, 1932-10-01
El Día, 1932-09-29

 

Nire lenengo lerrotxuak «Luzear» zueri zuzentzen dizkitzut zure sendia abertzale batekin geitu zaizulako.

Abertzalia izango dala biar edo etzi, ez dago noski zer esanik, olako guraso euskotar zintzuengandik datorren igalia.

Zorionak Ander eta berdiñ zure emazte Amale'ri eta zeuek bezalakotze euskotar zintzua izango alda-ba zuen aingerutxo Iñaki.

 

Euskal izena.— Sabiñ euskel izen ederrarekiñ ugutzatu dute «Urrategi» baserriko Leyaristi'tar Domingo eta San Martin'tar Josefa'ren seme jaio berria.

Zorionak aita ama bixi eta guraso zintzuai.

— Mugerza'tar Blas'i eta bere emazte Gorztiza'tar Benedita'ri semetxo batekiñ bere sendia ugaritu zaiote.

Zorionak zueri ere.

 

Mikel zaindariaren egun aundia.— Datorren ostegun goizian ilero bezela goizeko zazpiretan izango degu jaupa gure txadon nagusian, eta abertzale bat bakarrik ere ez dedila gero gelditu jaupa ortara juan gabe geure [...] erakustera, eta aberri aldezko otoitz au egitera.

 

Jauna, euzkadi geure

Aberri on, begi errukior

ta maitetsubakiñ begiratu

egiozu, Zeure erri maite

onekiñ errukitu zaite. Etsai

guztiengandik azkatu egizu

ta azkatasun deuna eman

Jangoikua eta Lege Zarra'ren

bidetik ludi ontako

asmuak irxten dituala,

guretako bakoitzak ere

betiko oriona erresago

iriexi dakigun olaxe.

 

— Il guztietako 29'an E.A.B.'k eskeintzen dio jaupa bat Mikel Deunari Euzkadi'ren azkatasuna iristeko berak lagundu deigun. Eta azkatasuna lortu dakigun bitartian ez gaitezen gelditu geure lan eta otoitzetan. Batez ere emakumiak gera zintzo jarraitu biar degunok Aberri aldezko lanetan, eta emakume danok euskotar zintzuak bagiñake eta Aberria ondo ezagutu ta maitatuko bagendu, Euzkadi geuria genduke. Baña biar bizela maitatzen ez degun bitartian beti iñorena izango degu.

— Emakumiak zayatu gaitezen bada azkatasu osoa iritxi arte.

 

MIRENTXU