elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1931-07-24

 

«Luzear».— ¡Kaixo lagun zar! Emen gaituk aspaldiko aldez «Euskal Orri» onetara igurtzitxo bat ematera «Maitxo», «Mirentxu» ta «Aizerixa»ri. «Ixaka» ezpagenu, Elgoibar'en izenik ere ezlitzake agertuko EL DIA'n.

«Mirentxu» bere kanariuakin oso txoratua dago (¡munduan bao...!) Ondo apartatua izan biar du txorri orrek bai, bestela orren jatorra ezin irten; ekiten dunian ntxirripioka nork ixilku. Ezta «Errena»k berak ere.

Orrelako txori asko badezu «Errena», agindu zazu alpiste olak itxitzeko, bestela «Mirentxu»k kiebra joko du; ta orduan agur zuen «merienda», bakalo, ta xaltxa goxua.

«Maitxo» berriz or dabil emen inguruan diran perratxiko guziak biltzen; noizian beiñ soso, ta birigarruak ere pun... ta bera.

Orrelako arreta idazteko artuko bazendu, berriketa gutxiokin azkatuko zinake. Tira «Maitxo» ekin...

«Aizeri» zarra txilborretik gaizki dago olasko geiegi janda. Ondo egiten zaik, Kaskajo'ri utzi erdiak.

 

Naste.— Arrilaga'tar Antonio'ren osategian aspaldi dago, emen inguruan oso ezaguna dan Sodupe'tar Roman («Verde») azkoitiarra.

— Bera ikertzera etorrita igandean agurtu genuen Romarate'tar Joseba («Adazka») bere seme alaba. Erroman ta Begoña'kin.

— Baita ere Bastarrika'tar Mirentxu.

— Bostekua estutu giñion Ugalde'tar Peli Arrasatear abertzale jatorrari.

— Une batian emen geratu ziran igandean «automobil aristokratiko» baten etorrita, Altzaga jatorraren menpean daudezen Iztunde'ko taldea. Poz pozik agurtu genuzen jente xelebre ayek.

 

Batzoki berria.— Oso apaiñ zabal ta ederra izango due emendik aurrera Elgoibar'ko abertzaleak beren Batzokia. Aurrera mutilak, bildur gabe, Euzkadi azkatu arte, belarri motx eta beren lagun guziak nai ez arren.

 

Kantalapiedra'tar bati.— Pildain jaunaren aurka, edo dontra idatzi dute emendik «La Voz de León»en emengo kaskajo batek; eta kaskajo ori «Un empleado del Estado» omen da, ¿Bai ote? ¿Empleado de alkorta, ez? ¿Empleado de la Patronal, ez? Oye tú, «Cantalapiedra» no chupes todos los caramelos, que a nosotros también nos gustan.

Cantalapiedra'n etziok onelako goxorik, eta ala ere nagusi nai... Leku ederrian abil.

 

ABERRI