elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

| Politika - Batzokia | El Día, 1931-07-24
El Día, 1931-05-29

 

Uribatzarreko berri.— Naspila dabilgu aspaldian uribatzarreko erazoan. Ziñegotzi edo «kontzejal»ak azkeneko auteskundean ateratakoak jarri zituan «gobernadore» jaunak baten iru botoak ikustekoan, utzirik aren lekua. Baña orain, gauzak nastu: «nulo» dirala lenengo auteskundeak eta «nulo» ziñegotziak; orren ordez «Comision gestora» izendatu zan; gero onek ez dutela nai eta «jira» «gobernadorean» gana, eta azkenik «bale» dirala lengo auteskundeak eta jartzeko autatutako ziñegotziak. Jabe egin dira onek erriko aginpideaz eta jartzeko autatutako ziñegotziak. Jabe egin dira onek erriko aginpideaz eta alkate jaunak ez duala nai aginpidea artzerik, len kendu dioten ezkeroz. Eta ontan gaude; auteskunde berririk ez da izango, baña iru botoen gora bera ikusteko dago; eta alkate arazoa zertarako dan ikusteko gaude.

 

Abertzaliak.— Abertzaletasuna jeikitzen dijua: aspalditxuan gogor ari dira Batzoki aldian. Larunbat arratsetan itzaldian izaten dera alkarren beroa sutzeko. «Zeleta» idazle trebea ezan zan lenbizi; Azkoaga'tar Luis eibartar gaztea izan da bigarren. «Gaztelu» lagun zuala. Oraingo larunbatean ermuatar abertzale sutsua «Txinduri» esanda aitzen dana dator. Onela astero jarraitzeko asmoa dute, abertzaletasuna zabalduaz. Jarraitu gogor, atzeratu gabe: ¡Aurrera!

 

«Agiro mendi»ri.— «Pasiego» edo «tratante» naekena mutil: «enbidiya» egin zak ere behintzat. Ez dituk berrogeita bankuak eta ez orru ta tipulak: esan bezelako ogeitabanakoak eta larrosa krabeliñak eta euskaldun jatorrak. ¿Mutil zar agoala ni gogoratu ez naizelakoan? Bai, baña... «Agiro» igandean «Trinidadiak» dituk; gogoratuko aiz Elgoibar'en «erromeria» aundia izaten dala, beraz atoz igande arratsaldean eta erakutziko dezkiat porru eta tipulak ugari baña baita nere tratuko larrosa eta krabeliñak. Ator, ba, igandean «Trinidadiak» diran ezkeroz eta ... konponduko gituk ¿Bai? Igande arte.

 

IXAKA