elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1935-05-31

 

Emakumiak.— Lengo astian, Emakume Abertzale-Batza'k, batzarra eduki zuan, Barrutia'tar Nekane idazki zanaren utxuna beteteko, eta emakume onek aukeratu ziran.

Idazkari, Larrategi'tar Miren.

Orde, Abaskal'dar Argi.

Diruzai, Arozena'tar Miren.

 

Gastetxu batza.— Onek ere autu zituzten batzarkide onek:

Lendakari, Vallejo Arriaga'tar Miren.

Idazkari, Garate'tar Pilare.

Diruzai, Latxa'tar Begoñe.

Guztiak biar giñak eta abertzale zintzoak. ¡Aurrera!

 

Aberri-eguna.— Uri ontako abertzalien artian poz eta gar bizia dago datorren illan 16'an Iruña'ra juateko anai arreba napartarrak besarkatzera. Gizon eta emakume askok eman dituzte Batzokian beren izen abizenak, berebil aundi bat betia dago, eta beste bat betetzeko ustetan, eta juateko ustetan arkitzen dana eman leikez arin izen-abizenak.

 

Ezpatadantzariak.— Gastetxu pizkor onek ere, gogor ari dira sayoetan Andonegi'tar Erromalda, eta Arriola'tar Sipu buru dirala. ¡Urrengo enparatzatzen diranian onek erakutsiko dituzte anka ariñak!

 

AIXERIXA