elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1932-01-14

 

Gabon zar-Urte berri.— Urte bat [...] juan zaigu; bestea ere badijua, guk bai baño bizkorrago. Mutil zarrontzat, igarotakoa baño obea izango aldegu ¿«Aberri»? Gabon-zarretan Elgoibar'en izugarrizko erromeriak izaten dira. Mutil zar eta neska zarrak elkar topatzeko eguna izate omen zuten lengo lege zarrian; «kontrata» ezkontzak egiten omen ziran. Oraiñ beintzat, ez da orrelako oiturarik; jende talde aundia etortzen da bai eta triki-triki, eta auspo soñua ugari, baña neska mutil zarren «kontratarik» ez det uste egiten danik. Nire mutil zar lagun artean ez det uste beintzat egin degunik iñork; ezta «Aberri»k ere. Ala neska zarrak ¿mutil gazte bila ote dira? Ez zar eta ez gazte mutil zar neska zarrok, juan diran gabon zarretan berdintzu geldituak ezan bear gera. Orra bada gure Gabon zarren amaiera.

Urte berriak, gogo berria, baña urte bat geiago. Urte berrietako erromeriak Deba'n izaten dira. Nere gogua zan bai, «fortuna» bila juatea baña, ezin ezan nuen. Beste batzuk ezan diran, bai. Ez dakit topatu ote zuten, baña bai [...] «konpra» egiñak. «Aberri»k erosi zituan sagar landara bat eta «txarri» txiki bat. Ja... ja... ja.

Sagastian nunbait bakarra falta zenduan ¿e «Aberri»? Eta «txarri txiki» orri, landara gazte orren gerizapean txabola egiñ ote diozu? Oraiñ ulertzen det, bai, zergatik, gabon zarretan, gelditu ote zeran «kontratarik» gabe baña Deba'n sagastia bete eta beste «konpra» egin dezun ezkero, San Antonetan, Elgoibar ontako erromerian neska-zarra bilatutzia uzteko dezu. Bapo «Aberri». Kontu emango diguzula uste det, beste mutil zarreri, zer «moduz» ateratzen zeran ¿e?

Emen urte zarran, gabon zarran igesia eta urte berrian asiera.

Mutil zarrontzat ona ez ezik, irakurleentzat, on ona izan bedi urte berri au.

Ala opa dizuet guztioi.

 

E.A.B.'an oparia.— Elgoibar'ko Euzko Langileen artean lenbizi urte onetan jaiotzen dan aurtxoantzat, emakume Abartzale Batzak, gerturik zeukan «kanastila» edo ume-arropa, kuna edo seaska eta gañerantzeko tresnak. Bada, opari edo erregalu au artu du Iñaki Mirena izena artu duan aurtxoak. Bera jaio da Iru Erregen eguneko arratzean. Aita du Gorostiza'tar Gilerma, Euskal Orri ontako idazlaria, «Aixerixa». Eusko langiletasuneko buru dan Konde'tar Maximo eta Arregi'tar Kandida Emakume Abertzale Batzako burua, izan dira aita eta ama ordeko eliz bataiatzean eta txaneuslariak edo organistak Euzko Abestiak, jo zituen bataio tartean.

Zorionak Aixerixa'ri biotz biotzez, eta zorionak E.A.B. euren oparia-erregalua esku onetan jausi dalako.

 

IXAKA

 

Zorionak, «Aixerixa» ta Iñaki Mirena zu arlakoxe abertzalea egingo al dezu. LUZEAR.