elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1934-06-17

 

Kistar bezela ospatu dira erritxadonean izan ditugun jaiak.

Korpuzti eguna aurreragoko astean zortziurrena geroz, eta batez ere Josuren Biotzaren eguna, sinismen edo fedea azaltzeko egunak bezela, oso ederki gure erriak ospatu ditu.

Josuren Biotzaren eguneko leioetako apaintasunak, argi azaldu zuan guztion fedea. Etxeetan mota guztiko oialak ziran, Centro Catolico, Tradicionalista, ta Batzokian ikurriñak zabal-zabal.

—Luistarrak ari gera oraingo txandan. Gure Zaindariaren bederatziurrenean gera, eta bere egunetik 21-22-23'an itzaldiak ditugu. Azpeitia'tar Laureano Aba Kaputxinea degu izlari; bikaiñ, gaiñ-gañeko bera, entzun ditzagun arretaz eta zuzendu gaitezen bere esanetara zuzendu bearrik badegu edo jarraitu gogor bidean bagera. Alkar berotu gaitezen anai luistarrok, eta itzaldi oiekin berotuta, igande 24'ko Jaunartzean guztiok, bat bera gelditu gabe, azaldu gaitezela, gure Gonzaga'tar deun zaindariaren bederatziurrenari bukaera ederra emanaz.

 

—¡Zein gutxi dan gizona! «Arnedillo» deritzaion uriko «balneario»ra juan zan osasuna arkitzeko asmoz Urbieta'tar Gerardo jaun ezaguna, ta bigaramonian bertan eriotzak arrapatu zuan. G.B. «Arnedillo»tik ekarri, ta emen egin dizkiote illetak, oste aundiakin. Gerardo'k 66 urte zituan, erriko alkate izandua, politika gorri xamarra beti izan du. Jaunak bere magalean dezala! Otoi bat, irakurle. Sendikoai nere samin agurra.

 

—Gertatua au. Aurreko igandian, or «Adarra» mendian, Ernani aldian sozialisten billera izan dala, badakizute. Eibartik, Ciudad Ejemplar ortatik belbillak juan ziran, eta onuntzian, Usurbillen apaiz jaun bati gaizki esaka asi ziran. Apaiz jaunak, arpegia erakutsi zien, eta zer gertatuko zan, danen artetik paketsu, gazte argi bat azaldu ezpalitz, ezin ulertu. Eibartar gazte onek, bakoitza bere lekura biali, ta apaizari zitzaizkion itzak eman ere. Sozialisten artean bai omen zan, elgoibartar gazteen bat, burua ezkutuka ibili zana; apaiza ezagutu bai zuan.

Jaka'tar On Antonio, gure apaiz jatorrari gertatu zaio au.

 

IXAKA

 

_____

 

Euskel izena.— Eusko Langillien lendakari ordeko dan Epelde'tar Sebastian eta bere emazte Gabiña'tar Gergore'k izan duten bere lenengo alabatxuari Miren Nekane euskal-izen ederra ezarri diote. Zorionak.

 

Gaxorik.— Elizakuak artuta arkitzen da Arakistain'dar Josefa, Kamiñeroko etxeko andrea.

 

Euskal loteria.— Belaustegigoitia'tar Perderika Durangoar euskotar zintzuak euskera aldez egin duan lantxoa oso gogoko izan zaigu. Erdel-kutsurik gabeko euskal joko polita dezu berau irakurle. Euskera ikasi nayan dabiltzan oientzat ere ez litzake gaizki etorriko onelako bat erostia. Guztia bost laurlekokiñ egiña daukazu. Batez ere umiak dauzkan guraso euskotarrik ez dedilla gelditu onelakorik erosi gabe. Lagundu dezayogun ba gure euskera oni geure geria dalako eta zuk, Perderika, artu nere zorionik beroenak zure lan txalogarriaren ordañez.

 

Bermeo'ra.— Emengo abertzalien artian ere gar bizia dago datorren igandian egingo diran jai aberkoietara juateko. Ondo ibilli guztiok.

 

MIRENTXU

 

_____

 

Ezkontza.— Txadon nagusian uztartu dira jun dan larunbatean Irusta'tar Joseba «Irunaga-errota»ko mutilla ta Arrillaga'tar Igone «Kortazo»ko neskatilla. Zorionak.

 

Osakuntza.— Donosti'ko Deun Andoni gexoetxian osakuntza (operaziua) egitekotan da Elortza'tar Erramon.

 

Eleizakuak.— Artuta arkitzen da, Arakistain'dar Josebe. Kamineroko pelota-tokiko etxekoandrea.

 

Laisterketa.— Gaur igandez, goizeko zazpiretan, aterako da Azkoiti'ko Goiko-taberna aurretik Azkarate gañera laisterketa Arregi'tar L., «Maiorta» Uziñe'n marka betetzera. 25 minutu ta 44 segunduan egin biarko du irabazteko.

 

Abertzale izparrak.— Igesi zan igandian ainbat abertzale Zarautzeratu zan «Lizardi» zanaren omenez egin ziran jaietara. Pozik etxeratu ziran jai ederrak ikusi-ta gero.

Gaur Bermeoratuko dira emendik berebill eder baten abertzale talde ederra. Mendigoizaliak oñez juatekuak dira, ango Batzoki barri ta ederra'ren zabalkundea dala-ta. Ongi ibili mutillak.

 

AIXERIXA