elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1933-12-17

 

Tradizionalistetako gizon bati.— Gizon bat asi zaigu oso burua arrotuta edozer gauza esaten gu abertzaliagatik; bañan gu abertzaliak ondo baño obeto dakigu ori zelako «katolikua» izan dan eta gu abertzaliok nolako «katolikuak» izandu geran Elgoibar'en.

Zu, gizon, zu zeiñ zera lotsagaoekeri oiek guri eta Aberriagatik lan egiten ari dan apaiz jaun bategatik gauz oriek esateko?

Bada oraindaño ixillik egondu naiz gauz oietan, bañan oraiñgatik ez naiz ixilduko. Gu masoiak gerala aua betian ari zera esaten «La Constancia» izparringi beñere ondo esaten ez dakin orretan.

Oraiñ nik zuri esaten dizut: «katolikotasunian» zuk ala abertzaliok oraiñ arte erakutsi degu obeto? Zuk gaizki esan dezun apaiz jaun orrek ziur-ziur nago obeto erakutsi duala «katolikotasuna» zuk baño. Zu baño katolikogo edozein agertu da. ¿Azturik al daukazu zer izan zeran?

Gai onetan iñor ixillik egon bear ba-du zu zera ixilik egon bear dezuna ta ala ere zu ari zera iñor errudun egiten. Gaurkoz aski det, baño gauzak diran bezela argi ta garbi esateko gertu nagola gogoan izan.

 

Ama, emen gure «Aberri».— «Arraixua», lo zorrotik esnatu aiz. Besterik ezin dekenian «Xapi» zarra il dala ta «pesamia» ematen ari aiz. Ez bildurtu, «Xapi» xarra bizi da oraindik, eta bera il da ere, ondorenguak oso idazle bikañak zatoztek. Nerekin errukirik ez artu, ire buruakiñ baizik, zergatik oraiñ urte erdi inguru ainbeste lagun eta lagunak ituan bañan oraiñ «Mirentxu» bakarrik.

¿Nun ote dira «Litargi», «Anastasio», «Maritxu», «Ira» eta beste idazle asko oraiñ gogoratzen ez naizenak?

Au onela ikusi ta itz neurtu bat botatzera nua.

 

Lili guztiak «Aberri»gandik

Dagoz oso aztuta

Idazliak ere utzi dute

Guztizko baztartuta.

Mutil zarren «kofraditik» ere

Aberri dago aserratuta

Gure Jauna erruki dedilla

Bestela «Aberri» dago galduta.

 

XAPI