elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1933-11-26

 

Poztu zaitez ama Aberria.— 94 urte onetan Espartero eta Maroto madarikatuak lotu zizkiguten kate gogorrak, itxura dutenez, su bero edo galda batek ebakitzen asi dira.

Bai Ama Aberria, altxa zaitez, zure semeak lo-zorro batetik esnatu dira; esnatu, bai; ez berriz lo artzeko, gure Aberri kutuna len eduki duten bezela galduta ez edukitzeko baizik.

Juan dan larunbatean itzaldi eder bat egiten emen izan ditugu Gipuzko-Buru-Batzarreko bigarren lendakari dan Ernandorena jauna ta Artetxe.

Bai itzaldi ederrak egin ere. Zuen itzaldiya barruraño sartu zitzayen; orreratik goyeneko mallan egondu dira Elgoibartarrak beren autarkiya ematen, aldunak atera eta gero Madrid-ko Kortietara bialtzeko, orain denbora gutxi ontzat artutako Eusko Araudiari gogor jarraitzeko. Nere zorionik aundiyena Ernandorena eta bere lagun Artetxe'ri eta, azkenik, Aberriyagatik autarkiya eman duenari.

 

Emen ikusi ditugu ikustekuak.— Iru lau neska zar beste iru lau atsorekin ibili dirala etxez-etxe esanaz Nazionalistari botorik ez emateko. Nazionalistari botua eman ezkero Eleizak erretzea guazela eta. Erretzea guazela e? Oraindik Gipuzkoa onetan ez dute eleizarik erre eta Euskal Erri guztian ere ezdakit erre dutenik Nazionalistak; bañan badakit Urraka Pastor'en erri aldian Eleizak eta konbentuak erre zituela. ¿Nun egondu zan ba Urraka Pastor'en artaldia ainbeste bider Erlijiyua aitatu-ta? Emen ez dago besterik lenagokuena: «Gezurra» esan nuen Getariya'n, ni baño lenago zan atariyan».

 

XAPI