elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1932-09-27

 

Urritidazki- agurrak.— Uri onetako Euzko-Batzokiak Catalunya'ko lendakarija dan Macia jaunari urrutidazki bat zuzendu dio, lortu duten Araudi edo Estatutoa dala-ta.

Ona emen bidaldu genion urrutidazkia:

«Francisco Macia. Presidente Generalitat. Barcelona.

Zorion-agurrik gozoena Catalunya erri aundiari. Aurki ikusiko al degu gure aberria ere azkatasun bidian. ¡Visca Catalunya! ¡Gora Euzkadi!»

Macia'ren erantzuna:

«Euzko-Batzokia.— Elgoibar. Agrait felicitacio, desitjo demostrar aviat Vasconia afecte sincer poble catala per reivindicacions vasques.

Us saluda, Francesc Macia.»

 

Ibiltaldia.— Juan dan igandian Miren-Alabak berebiziko ibiltaldia egin zuten. Elgoibar'tik, Markina, Lekeitio, Ondarroa, Motriko, Deba-ziar, birea belbil eder baten egin ondoren, atzera Elgoibar'eratu ziran eta.

Bide onetan pozik ibili ziran, eta berriro beste bat egiteko gogoakin etxeratu ziran.

 

Ezkontza.— Orain egun batzuk dirala emengo txadon nagusian bustartu ziran Ariñaga'tar Urban eta Osoro'tar Augustiñ «Olaro»ko neskatilea. Zorionak, eta luzarorako izan dedila bustarri ori.

 

Abertzaliei.— Datorren ilan bederatzirako Irun'erako antolatu dan belbila bete da. Baña bigarrena imiñi nai litzake, ta juan nai duanak len bait len eman dezala ixen-abizenak Batzokia'n.

 

Ibiltaldia.— Igazitako ostegunian Zarauz'era bi belbiletan ibiltaldia egin zuten Laurentzi, Kepa eta Mikel deunen ikastoletako ikasleak, euren irakasliekin. Umetxubak oso pozik etxietara biurtu ziran.

 

Jayotza.— Alonso Elustondo'tar Jagoba eta bere emaste Juaristi'tar Andone «Jauregi» basetxekuak, semetxo eder bat izan dute. Zorionak.

 

Eleizakuak.— Gurrutxaga'tar Imanole «Olazarra» basetxeko andere gastia, eleizakuak artuta il da. Goyan bego.

 

Naskaldia.— Ziaran'dar Gotzon lekaide Domekatarra Madrid'tik egun batzuk igaztera etorrita emen aurkitzen da.

Etxeberria'tar Augustin epaiz-geya Comillas'era juan da.

 

Mutil gaste bat tximistas erreta.— Igazi dan ostegun gabian «Aldapa» basetxia Larrañaga'tar Maren bertako mutil gastia, tximista-bonbila bat jarten ari zala ikeztuta geratu zan. Goiko indar-ariagaz argiarena alkartuta ete ziranekua diote. ¡Gixagaxua! Orain egun gitxi dirala guda-ontzian zorrik gabeko morroitza egin-ondoren etxea etorrita zegon-eta. Eta orain emen aurkitu du uste gabedo eriotza.

Laguntzen diogu sendiari atsekabian, eduki duten uste gabeko tamal mingarri au. Irakurle otoi-egin ildakuaren gogo-aldez.

 

AIXERIXA