elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1931-12-20

 

Itzaldiak.— Aspaldian gogo aundia geunkan abertzaliok «Urzubil» ospetsuari itzaldia entzuteko, ta jun zan ostiralian bero bero bat zuzendu zigun txalo bereziak Batzokia'n irabazirik.

Jun zan igandian berriz uste ustegabeko itzaldia egin zigun, baña ikaragarria, Arantzadi'tar Estepan gastiak. Ongi azaldu zigun abertzaletasuna ta Euzko-Langiletasuna zer dan, eta euzko semeak beartuta geundela eginkizun ori etetzen. Batzoki bete beterik zan eta gustiak zutiñik txalo beroak jo ziskioten. Bukatzeko olerki ederrak bota ziskiguten Gabilondo'tar Lontzi'k eta Uriguen'tar Kerman'ek. Ordubi inguru oso pozik igaro giñuzan, eta laister barriro izango al da olangotxe jaya.

 

Batzarra.— Dei egiten zaie Emakume Abertzale-Batza'ko bazkide gustia, etorteko igandian arratsaldeko lauretan egingo dan batzarrera Euzko Batzoki'ra.

 

Izpar beltza.— Jaunagandu da 83 urte zituala. Kortaberria'tar Paskal, G.B. Laguntzen diegu atzegabian sendikoeri.

 

Itzaldia.— Euzko Jeltzale batzak antolatuta, larunbatian (sapatu) gaubian Jel Batzokian gabeko bederatziretan izango zan itzaldia Bilbao'n gastediko izlari jatorra dan Ozerin'tar Luki'k gain. Ederto itz-egin zan.

 

AIXERIXA