elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1931-11-26

 

Azkoiti'n.— Egun eder ta zoragarria igaro genuen juan dan igandean Emakume-Abertzale egin zituzten jai aberkoi eder ayek ikusten.

Goiz goizetik juan giñan «Lauaxeta», «Iñaki» ta Agirreolea andereñoak lagun nituala, Azkoiti'ra iritxiaz batera jakin nuan, nere lagun maite ta abertzale jatorra dan, Larrañaga'tar Jokin'en anai gastearen obiratzea izandu zala; nere samin agurra lagun.

Batzoki aurrean oste aundia zegon, Eibar'ko txistulariak ta Azkoiti'ko ezpatadantzariakin zuzendu giñan Altzibar'ko eleiz politera ¡ura jentetza! iñoiz ez nuan sinistuko Azkoiti'n orrenbeste abertzale zeguanik (laixter orko karlista eta integrista gaitik ezan biarko degu. Per onia sekula sekulorum... Amen Jesus) Oso itzaldi ederra aita Garate karmeldarrak eta ikurriña'ren onespena.

Baskari ederra ¿ezta «Lauaxeta»? Olaberri'neko etxeko andre jatorrak, etzigun nola naiko bazkaria eman ¡ez orixe!

Arratsaldian mitiña, lau emakume ta iru gizonezko, basan an itz egin bearra arraio pola «Miren Karmele»ri.

Poz pozik nago zu ezagutuarekin, baño... bildur naiz, orko integrista edo piperpote zale'n batek arrapatu, ta ixilduko ete zeran.

Gorantziak ta milla ezker orko Emakume-Abertzale-Batza'ri ta erregalotxo bat izangp0 dezute, mutil zar onengatik.

 

Durango.— Uri onetara ere mordoxko polita juan ziran E.A.B.'ko jaietara oso pozik etorri ziran.

Azketzi «Gogorra», «Amagoia», «Kardantzillo» ta «Errotari»; bada egun orretan Azkoitira juan biarra izan nuen; ta zuri «Mañariko» ezkerrak anei gorantziak gatik.

 

Entzun.— Elgoibar'ko abertzale guziak jakin bezate datorren igandean Bilbao eta Donostira juan nai dutenak izen abizenak Batzokian eman, dezatela.

 

ABERRI