elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1931-11-10

 

Itzaldia.— Argitalduta egon zan eran, Emakume-Abertzale-Batzak egin zun itzaldia. Bere biziko itzaldia «Lauaxeta»k egin zuan, gaurko emakumiari dagokion eran, abertzaletasuna zer dan azaldurik. Txalo bereziak irabasi ta entzun zituan. Gero batzorde bat edo comisión bat aukeratu zuten. Ederki.

 

Euzkel-ixena.— Gure lagun eta abertzale ona dan Uriguen'dar Luka eta Aranburu'tar Balbine Koldobika emakume lirañak, aurtxu bat izan dute. Garbiñe ixen ederra ezarri diote.

Zorionak eta jarrai bide ortatik.

 

Elexakoak.— Arluziaga'ren emaztea elexakoak artuta arkitzen da. San Martin'dar Joseba ere bardin. Osatuko al-dira.

 

Jayotza.— Errementeria'tar Serapi eta bere emazteari lendabiziko igalia eman die Jaungoikuak. Zorionak.

 

Ildakoak.— Errekalde-Elordui'tar Elixabete; Muguruza'tar Bernabe il dira. Tamal-agurra ematen diet etxekoai.

 

Ezkonduak.— Artolazabal'dar Bingen eta Oria'tar Domineke ezkondu dira. Zorionak.

 

AIXERIXA