elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1932-10-06

 

Deban.— Igandian Deba'n ainbat abertzale giñan emendik, gizonezko ta emakume ango E.A.B. eta batzoki areto berriaren onetzia zala ta ango jai aberkoi eta itzaldiak entzutera.

Goguan benetan aitu nion Leunda izlari jatorrari esan zun onuzkero ostea gogoz eta sakelez andik ona ibiltzeaz aspertuta dagola jendetza, eta gañian degula negu eta batzako gure Batzokietan ta lan egiteko abertzaletasunaren aldez ega ezdakianari erakusteko oaindik gaztien artian ez jakin aundia tamalez arkitzen zala ta.

Poztu nai baita nire lagun aber-abertzaliak ere, nere deiari bene benetan erentzun diotelako Elgoibar'ko abertzale guztiak. Ikusi zan, jun zan igandian arratsalde ta iluntzian gure Batzokia gain gañez beteta egondu zala. ¡Zer edertasuna ta poztasuna benetan anaiak onela alkarganatzia!

Jarrai aurrera orrelaxe, baita ere zuek Emakume Abertzale Batzukuok, zuen artian ere oztasun aundia somatutzen det, eta zuek ere gizonak bezela batu bear dezute alkarrengana, eta erdera gutxiago erabili.

Bilbao'ko izlari trebea dan Mendizabal andreak ederki esan zun igandez Deba'n: euskera egiten ez dan artian ez dala Euzkadi azkatuko. Eta emakumiak alegindu zaitezte sarriago Batzokiratzen, eta baldin miñik eman badizutet azketzi arreba maiteak, au ez da Mendkizal andereak eta nik asmatua ta. Sabin gure maixuak berak esan zun: Euskera iltzen bada abertzalerik ez dagolako izango da.

 

AIXERIXA