Naste borraste.— Agur, irakurle ta anai idazle; aspalditxoko eraz agur. Eta goazen zerbait izparrekin, naste-borraste au osatzera.
—Egun aundietan gera kistar sinismendunok. Gure erosle maitagarri Josu'ren bizitzako egun gogoragarrienak burutzen gaitunak igaroaz goaz. Eriotz neketsu, oñazez betea, gure bakoitza eta guztion izan eta izango geranon ordañez eta azkatasunaren alde artu zuala gogoan izan dezagun. Gure oben eta pekatuak Gurutzeko neke berrizten duala ere, gogoratu gaitean eta zuzen kistar bizitza egiñaz, Pasku alai zoriona izan dezagula.
—Zeruko Amatxo Nekatuaren eguna berezi ospatu degu. Bederatziurrena izan da gure erri-eleiz nagusian eta azkenengo egunean itzaldia Jaka'tar On Antonio jaupariak zuzendu zigun, euskera eder, itz sakonagaz. Baita abeslari taldeak berebiziko doñu ederrak abestu zituzten.
—«Erremu» egunekoak bear bezela izan dira, «Pasio» deuna jaupari eta abeslariak ederki abestu dute.
«Kukua» lenbiziko aurten, «erremu» igandean entzun degu.
—Mendigoizaleak Ernio mendian izan dira. Ara gure laukotea edo... «Aberri», Larreategi, Albizu «txofer», eta Epelde. ¡Bapo motellak! Errexil'dik «Talo»ren taloak, eta Talo'ren andregaian «enbidiya» ekarri du «Aberrik». Ia motell!
—Auteskundeak atzeratu! ¡Ze ikusteko ote gera! Ondo giñan ba, ustez, emen beñepein. ¿Ez alda ala nekazariok? Ba, gero ere, eldu dezaiogun geure geureari.
—Ostiko jokoa zutela eta, Zarautz'tarrak izan ditugu emen. Tartean «Txaranbel» idazle gaztea agurtu degu.
Agur, Paskua zoriontsuak opa dizkizuet guztioi.