elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1936-05-09

 

Arantzazu'ko Ama Neskutza'ren eñetan uztertu dira, Rezola'tar Joseba, Garate'tar Pidele neskatilla polita. Zorionak eta luzaroko izan dedila uztarrri berri ori.

Igazi zan igandian, Elgoibar F.C.'ko ostikolari aldra Gazteiz'eratu zan, ango Alaves'aken jokatzekotan, ekin aldi ederra jokatu ondoren launa alkarri sartu zioten. Mendizorrotzen.

— Urtero orillaren lendabiziko igandian, Irukurutzeta mendi-gañian, egitenda, gastien batzaldia, eta aurten egualdiak lagundu zualako, ostetza ikaragarria batuzan, batez ere, Zoraluze, Eibar, Bergara, Azkoiti, Elgoibar'ko ta abar.

— Orrilla Ama Maria'ri berarizko maitasunaz deitzeko, lore illa izan oi da, eta orregaitik oztetza polita eltzen da arratsaldetan Gexo-etxe (Hospital)'eko eleizatxora, eta arratsian txadon naguzira, eleiza ontan gozoz abesten dira euzkerazko eskeintzak. Zeruko Amari «Nola ez» ain ederto gertauta arkitzen dira ba Miren Alabak beren zuzendari dan Onaindia'tar Kelestin'ek.

— Astelenian, Oztolaza'tar Koldobika amabi urteko mutil gastiak, kalian topatu zun alako «potza» bat, «milla errialekin, eta beriela bere jaubiaren eskuetaratu zituan. Jaube onen izen abizenik, ez dakigu baña urrutizkin «telefono»ko «empliatu» bizkaitar bat omentzan. Mutiko gaste onen gizontasuna goraldua izanda.

— Aberri'tar Juan eta bere emastiak, alabatxo bat izan dute. Zorionak.

— Vigo'tik gaxorik etorri da, Iruzta'tar Kalista «injenerua» eta bere gexo aldi eri igarotzen; Aroztegi jauregian argitzen da. Laister guztiz sendatuta ikusi nai degu.

Andaluzi aldetik etorri dira, beren lantegirako lan billaketan ibili ondoren Estarta eta Ezenarro.

Ernani'tik etorrita emen izan degu, Unzueta'tar Peli errikosemia.

Boztekua estutu diogu, Arrasate'ko abertzale on-ona dan Ugalde'tar Peli'ri.

 

AIXERIXA