elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1934-02-18

 

Antzerki jaia.— Aurtengo negu onetan ainbat antzerki antzeztu dituzte gure Euzko Batzoki'ko antzezlari trebeak. Datorren igandian «Bixente» antzerkia dute. Oso polita degu bera eta une atsegiñ bat igaro nai duana dijuala bertara. Baita gure «Poxpoliñak» ere biiarte baten beren abesti polit auek abestuko dituzte.

«Aurtxo danak alkarturik»

«Popatxoak nauan» eta «Etxe poxpola».

«Ixaka» jatorra degu gure gaztetxu aueri olako gauza politak erakusten dizkatena. Jarraitu gogor «Ixaka» biarko zuaitzak izan biar duten landaretxo aueri indarra ematen.

 

Mendaroko «Zelai Luze»'ri.— Zuk ere kukuarena e? Alako poliki asi ziñan idazten baña... asi bakarrik. Ona zaude zu «Kaiku»k ainbat lan egiteko. Jakiña aste egunian astirik ez edo... ta jaian berriz Kamiñerokuen ere arrastaka pixkat egiñ biar ba, ezta ala? «Kaiku» ere lagatzeko asmotan omen da nik entzun dedanez. Altzola'ko «Mendi Zale»k «Aberri»rentzako gertauta daukan erregalotxua «Kaiku»rentzako izango ote dan nago.

 

Goyaz'ko «Armoya»ri.— Zorionak maite, pazientzi edo zeure onera sartu zeralako, naikua errieta egiñ dezu aspaldiko idazlanetan eta orainguan trankiltxeo agertu zera.

Poztutzen naiz ba. Jarraitu urte askuan umore onarekin, umore txarrakiñ ibiltzeko zu orrela ipiñi zaituen oiek naikuak dira ta.

 

Ezkontzak.— Juan dan larunbatian emengo eleiz nagusian ezkondu ziran Gabilondo'tar Josu «Ibartola» baserrikua ta Leiaristi'tar Miren «Panparon»gua; Arrieta'tar Pablo «Kurutze»kua ta Zendoya'tar Martina «Agarre-Txiki»kua; Izagirre'tar Joseba «Agarre»kua ta Arrizabala'tar Gotzone «Lizundia»kua; Garate'tar Ziriako ta Txurruka'tar Petra. Ogia, dirua, azukria ta abar garestitu eta lanik eza eta krixixa dauala baña, ez dago itxura aundirik. Zorionak guztiori. Gurea «Aberri» jaunak ere poxa ederra artu digu mutil zarren kopradixatik alde egiteko. Laguntzen dizut naigabean!!!

 

Batzoki'ko pelota txapelketa.— Juan dan igandian Kamiñero'ko pelota lekuan jokatu zuten gure Batzoki'ko pillotari bikañak Bergara'koakin. Lizarralde'tar Josu (Agerre) eta Untzueta'tar Rufino ziran Elgoibartarrak eta onek irten zuten garaille. Bergara'koak amalaurekin utzi zituzten. Partidu ederretakua izan zala ta oso pozik irten zuten guztiak. Ia elgoibartarrak, saiatu Batzokira'ko txapela etxeratu arte.

 

Gogo jardunak.— Aita Egibar datorkie emengo Mariaren alabei itzaldiak egitera eta Luistarrei Abauntz'tar Andoni Lasarteko Brijidetako apaiz jatorra.

 

Izpar beltza.— Goiko Jaunak Bereganatu du Ansola'tar Bentura «Etxabe» serenuaren ama. Laguntzen diet naigabian. G B.

 

Jaiotza.— Semetxo batekin bere sendia ugaritu zaio Larrea tar Jose mendi-zaitzalleari.

 

—Eta «Zorrospe»ri ori ta ni baño idazle langilleagorik ez balitz ARGIA laster ezkutatu eta illunduko litzakela.

 

MIRENTXU