elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1935-10-13 | Kirola - Lasterketak | Argia, 1935-10-27
Argia, 1935-10-20

 

«Argia».— Aiñ maite degun ARGIA, bideak urratuaz aurrera dijuakigu uri onetan; bazan ordua baño oraindik ere Errenderi, Mutriku, Zarautz, Azkoiti Azpeiti'ko markara irixteko atzera xamar gaude. Beste bultzada txiki bat, eta ia kalian 100'era irixten geran.

 

Ezkontzak.— Astian ezkondu da Kortatxo'ko amerikanoa, Arraitza'ko neskarekin. Bereala Amerika'ra omen dijuaz. Ondo bizi.

—Baita ere Zubiaurre'tar Alberto, Artetxe'tar Jone'kin eta Arriola'tar Jerardo San Martin'dar Nati'kin.

Zoriontsu izango altzerate zuen bizimodu berrian.

 

Agurtu.— Bostekua estutu ginion Azkoiti'ko emakume abertzale jatorra dan Izagirre'tar Miren'i.

—Baita ere emen degu Agirretxe'tar Kaxilde Orio ta Donostian udaldia igaro ondoren.

—Zestua'tik, Juaristi'tar Joxebe, Argin'go nexka polita.

 

Laisterketa.— Ainbat denboran zai egon bagera ere, iritxi zaigu azkenerako jokaldi au, bada igandez (gaur) goizeko 9'tan irtengo dira sei kilometro inguru egitera, kaletik Azkarate'ra, Azkoiti'ko Agerre eta emengo Untzon.

Onen ondoren, Kamiñero'ko pelota tokian, Zabala ta Arteondo eskuz esku.

Kontuz mutillak jokuakin, bada esaera zarrak dio:

«jokua ezda errenta,

obe da ollua erreta.»

 

—Lizarraga'tar Juliana, «Txiki-alai», Iribas'ko irakasleme eta idazle jatorra Eleizakuak artuta dagoela jakitiaz asko samindu gera. Goiko Jaunak emango aldio osasuna. Ala opa diogu.

 

Mendiola, ill.— «Larralde» antziñako lagun ta idazle jatorrak alde egin digu ludi negargarri onetatik. Abertzale jator, euskeltzale sutsu zan, bada euskera aldezko jai ta lan denotan an izango zan Mendiola jauna, ¡¡orixe bai!!

Nere samin agurra bere sendiari, batez ere alargunari.

 

ABERRI

 

_____

 

Eleizkizunak.— Irugarrendarrak illeroko eleizkizuna izan zuten Deun Kalare eleizan. Goizian Jaun artze orokorra, eta arratsaldian eleizkizun ederra.

—Baita ere eduki zuten beren illeroko eleiz jaia Gaugurtzalliak.

Datorren igandian, txadon nagusian Belguntzallien mixiolarien eleizkizun ederrak egingo dira goiz eta arratsalde.

—Luistarrena atzeratu eginda il onen azkenengo igande arte. Kisto gure Errege egunerako.

 

Gudaritzara.— Datorren illaren lenenguan gudaritzara jun bear duten elgoibartar mutil gaztien errezkada: Osoro'tar Pantzezka (Irizabaleta-kua). Iriondo'tar Keledoni (Armaitxa-Goikua); Urigoitia'tar Joseba; Salaberria'tar Pantzezka (Alzola auzokua); Urbieta'tar Ilari (Mendaro'ko Billalekua); Zabaleta'tar Agustin, (Mendaro, Moxua'nekua); Zulaika'tar Ander (Mendaro, Munitxo'kua). Ongi ibilli.

 

Dabiltzanak.— —Buenos Aires'era jun da Barrenetxea'tar Laurin, Borrajen basaetxeko mutil gaztea.

—Paris'era, bizizatera, San Martin'dar Agurne, Iriondo ostikolariaren emaztia.

—Bilbao'ra, egun batzuk igarotzera, Ziaran'dar Saturnina umetxuei irakaslea.

—Azkoiti'tik etorrita emen agurtu degu Etxaniz'tar Domeke emakumia.

—Soraluze'tik Alberdi'tar Seber, abertzale zintzoa.

 

Jaiotzak.— Semetxo bat izan dute Irureta'tar Joseba Mirena'k eta bere emazte Gabilondo'tar Erruperte'k.

—Alabatxo batekin sendia geitu dute Bastida'tar Joseba Mirena eta Txurruka'tar Miren'ek (Aranbeltz-andikuak).

Zorionak, baña ¿euskel izena noizko?

 

AIXERIXA