elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1934-06-24 | Kirola - Lasterketak | Argia, 1935-09-29
Argia, 1934-12-16

 

Nastu ta labur.— —Eleizakuak artuta arkitzen dira Loiola'tar Joseba Augustin, «Usatorre» baserrikua, San Sebastian'dar Erramone, Oteiza'tar Kastro (guardauja).

 

— Bizkaiko Dos Caminos uriko irakasle (maixu) autu dute Iriarte'tar Primitibo.

 

—Jauna'ren besoetan il dira Alberdi'tar Azentzi, «Olasope» indar etxekua, 58 urte zituala ta Laiña'tar Nekane 83 urtekua. (G.B.)

 

—Zorrik gabeko morroitza igarotzera jun dira elgoibartar gazte onek: Iriondo'tar Ander, Juaristi'tar Nartzi, Juaristi'tar Jon, Martinez Legorburu'tar Joseba, Mendikute'tar Jon, Mendikute'tar Pantzeska, Mugertza'tar Joseba, Muxika'tar Joseba, Muxika'tar Imanol ta Odria'tar Joseba.

Ongi ibili ta laister etxeratu.

 

—Mendarosketa (Araba)'ko irakasle (maestra) autu dute, Zubizarreta'tar Karmele andereñua.

 

—«Zuzen Bidea» deitzen dioten gexo-alkartasuna jarri dute uri onetan, eta ozte asko sartzenda bertan.

 

—Palazio baserriko Etxabe'tar Kepa'k eta bere emazteak semetxo bat izan dute, Joseba Mirena izenak ipiñirik.

 

—Ama Sortzegarbiaren bederatziurrena larunbatian bukatu zan eleizkizun aundiarekin.

 

—Igande goizian, ariñaketa bat izandu zan emendik «Azkarate» gañera. Lasterkariak izran «Oportxino» eta «Eitzaixa», biak azkoitikuak. «Eitzaixak» irabazi zuan.

 

—Igesi zan igandean JEL Batzokiko antzezlari trebeak oso ederki bete zituzten beren eginbearrak, antzezturik «Erregalo de Boda» eta «Uste diñat».

 

AIXERIXA

 

_____

 

—Sortzez garbi egunean poztu giñan Luistar anai talde aundia Jaun-artzen ikustean. Arratsaldean ikurriñakin talde bat Soraluze (Placencia'n) izan ziran, ango jaia ospatutzera juanik.

 

—Mendarotarrai eskerrak Sortzez garbi egunean gurekin izan zituzten begiramenagatik.

 

—Jokua ez da errenta... ala azaldu zan bat geiagotan, emen igandean izan zan korrika apostuan. ¡Ogei bosti, txikixan alde... ta, galdu! ¡Joko zikiña!

 

IXAKA