elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1931-08-04 | Kirola - Herri kirolak | El Día, 1932-02-02
El Día, 1931-12-15

 

Iri indarketa.— Jun zan igandian iri indarketa egondu zan uri onetan goiz eta arratsalde.

Lendabiziko saria atera zuan emengo Muxilo'k zazpi iltze eta jira egin zuen.

Bigarrena: Eibar'ko Txope'k bi giltze ta jira.

Irugarrena: Bariñaga'ko Ilaspe'k giltze bateterdi eta apur bat gehiago.

Laugarrena: Astigarragabixa'ko Goriok bateterdi eta zerbait aurreragokuak baño gutxiago.

Lau sari ziran eta bostgarren gelditu zan emengo Lizundia, giltzeterdi egin zituan.

Enparantza (plazia) jentez josirik egon zan.

 

Sortzez Garbia.— Beste utetan baño ere ospe aundiarekin igaro da aurten Ama Sortze Garbiaren eguna.

Goizian milaka notiñek artu zuan Kisto Donearen ogia. Amarretan jaupa nagusi ederra Goikoetxea'rena abesturik oso ederki. Au bukatzeko Jauna agirian ipiñi zan ganbila egiñik Miren alabak arratsaldeko eleizkizun arte.

Arratsaldean eleiza beterik elizkizun ederra egin zan itzaldi oso egoki astiro guztiak, abertzeko esan egin zigun Aranburu'tar Pantzeska Usurbil'go apaiz gazte agurgakiek.

Ondoren eleipian jiran ebildeuna egin zan Miren Koldobikatarren ikurrin eta irudiak erabilirik.

Goian dioten bezela jente asko eta askok ospatu du egun aundia au.

 

AIXERIXA