elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1934-12-02

 

Igaro dan igandean, edo nun Aberri aldeko otoiak izan dira. Sabin Irakaslearen il-urteurrena gogoratuaz, anai abertzaleen gogo alde otoi egiñaz, Aberri oinperatuaren alde otoi sutsuak zerurontz zuzenduak izan dira.

Elgoibar ontan, ere, Jaupa eder-ederra zuzenduaz, otoi egin degu abertzaleak. Eta bai talde eder-izugarria bildu giñala gaxo-etxeko eleizatxoan! Eta bai otoi eder-sutsuak zerurontz zuzendu ere! Goguan izango dute batzuren batzuk, igandeko abertzaleen Jaupa, naiz eta «masoi» edo orrelakoak deitu.

Ederki Elgoibar'ko anai-arrebok. Txalo bero bat zuzentzalleeri.

 

—Abertzale anaitasunak, Mendaro'ra gu joatea nai izan zuan ango abertzale anaiekin batean Sabin eta anai ildakoen gogo alde jaupa abestutzera. Mendarotarrak zuzendu zuten jaupa, ere, bai ederra. Garbi ikusi genduan abertzale anaitasuna maitasuna dala. Biotz-biotzez eskerrak ematen dizkiet gurekin izan zituzten begiramenagatik. Eskerrik asko mendarotar anaiok, eskerrik asko, eta agindu beti.

Anai arteko beste egun bat datorren igandean igarotzea uste degu. Altzola'ko abertzaleak eratuta Sabin irakaslearen eta anai ildakoen gogo alde izango dute jaupa abestu eder bat. Beaz igandean Jauna lagun, Altzola'ko anai arrebak besarkatuaz, an izango gera Elgoibar'ko abeslari talde bat, eta egoki litzake abertzale anai mordoska ere juatea, Aberri aldeko eginbearra dan ezkeroz eta geure anai-arreba altzolarrekin alditxo eder bat igarotzeko une egokia degunez.

 

IXAKA

 

_____

 

Guztiz aundiro ospatu zan Sabiñ eta beste abertzalien aldez iragarri genduan jaupa. Gure elizatxua beñere ez bezela bete beterik ikusi genduan. Danok zintzo zintzo jarraitu zuten beren egiñ biar au betetzera. Elizkizun ederrenetako bat izan zala esan biarrian gera, batez ere gure gaztetxuen zintzotasun ura mai donean ikusita, nola poztu ez? Zer edertasun ederragorik? Jarraitu, ba, aurrera ere orrelaxe zuek zerate gure itxaropen guztia ta.

Basarritarrak ere zintzo zintzo etorri ziran. Baziran aitona zarrak ere, bere denporan orrelako eliz puntzio gutxi ikusi zutela esan zutenak. Ia, ba, baserritarrak, urrengo auteskundietan zuen ate ondora juan da, oiek, bizkaitarrista oiek, Jaungoikuan aurka ta sozialistakiñ parte artuta dabiltza ezaten duten oieri sinistu edo ez sinistu zeok ikusiko dezute.

 

Antzerkia.— Igande arratsaldian eta gabian antzestu zitusten «Ikastolan» ta «Maitasun ta Gorrota», beti bezela oso egoki ta jator: ¡Ori dek mutillak!

 

Eriotza.— Elizakuak eta Goiko Jauna'ren onespena artu ondoren ilda Eizagirre'tar Jose «Agerre» basarriko gizona. Nere samiñ agurra bere sendiari.

 

Txalintxo'ri.— Nere zorionik maitekorrenak zure izalitxo berri orregatik.

 

Altzola'ra.— Datorren igandian Altzola'n izango da Elgoibartarrak eta Mendaroarrak eratuta Sabiñ eta beste abertzalien aldezko jaupa nagusia, amarretan. Aldezutenok juan ba jaupa orretara.

 

MIRENTXU

 

_____

 

Ezkontzak.— Igesi zan astian Itziar'en ezkondu ziran, Barrenetxea'tar Benantzi, Barrenetxea'tar Terese'rekin,

—Arantzazu'n, emengo neskatilla polita dan Muxika'tar Julene, zarauztar La Maza'tar Toribi, zaldun gaztiarekin. Zorion ugariak denori, ta luzaroko izan zaiteztela alkarrekin opa dizutet.

 

Izpar beltza.— Berialakoxe batian il da 61 urte zituala, Eizagirre'tar Joseba, «Agarre» bertsolaria (G.B.) Bere gorputzaren ill otoizketak jun zan asteartian egin ziran, oste asko bertaraturik. Laguntzen diegu atsekabian sendikoeri.

 

Bederatziurrena.— Atzo ostiralez txadon nagusian eman zaio asiera Kontzezioko Ama Neskutsaren bederatziurrenari. Azkenengo bost egunetan itzaldiak egingo ditu Aita Agirreolea josulagunak.

 

Profesak.— Igesi zan astian, Deuna Kalare lekaime-etxian profesatu dira Zubeltzu'tar Miren Arantzazu, Alegikua, Artola'tar Miren Aurkene, Areso'koa, napartarra. Zorionak lekaime berriai.

 

Ostikoketa.— Jun zan igandian Deba'ko Monreal zelaian jokatu zuten partidu bat emengo «Amaika Bat» taldiak eta Bergara'ko «Eclipse»-k. Elgoibartarrak irabazi zuten zortzi ta bat.

¡Aurrera mutillak!

 

Mutriku'ra.— Juateko, umetxuak zapata berriak jazten dituenean baño poz aundiagua det euskal-idazlien batzar egunerako. ¿Noiz izango ote da egun ori? Bizi bagera elduko da ta or izango gera. «Ixaka»-k dion bezela, talde bat, «Mirentxu» «abanderada» degula.

 

Naikua det.— «Mirentxu» eta «Ixaka»-rentzat ere toki apurtxo bat utzi egin bearko, «Telletxea», izpar guziak bialtzen bai dizkitzut asarre izango dira gero onek eta. ¡Mutil onak dituk ba eurok! Urren arte.

 

AIXERIXA