elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1935-12-28

 

Eskerrak.— Bananbanan ezin egin eta izparrengi ontatik eskerrak biotz-biotzez, bere aitaren eriotzagaitik, nerekin gogoratu diran gustieri, samin agurra bialtzen eta batez-ere biotzekorena nerea eta sendi gustian aldetik Azketsi esker txiro oneigaitik.

 

Osakuntzak.— Donosti'ko deun Andoni Abad gexoetxian egin diote osakuntza bat, Joaristi'tar Jakinda (Artazo) basaetxeko, neskatillari.

Eta bertan begitakua egingo diote Fernandez'tar Bingen mutilari. Maternidad-era eraman dute oso estu, Urkiri'tar Domeke anderea.

 

Izpar-beltza.— Uste-uste gabe, Goi Jaunak bereganatu du, Agirre'tar Jone emakume langilia sanari bizer-kentzaliaren emastia (G.B.), 57 urte bete ondoren. Laguntzen diegu atzegabian sendi tamaltsubei.

 

Bide berria.— Gipuzkoa'ko Aldundi-Diputazioak, izendatu ditu 1.860.000 laurleko Deba deitzen dioten ibeiaren beste aldetik bide zabala egiteko. Diotenez, lau urte biarko dituela 300 gizonekbukatxen.

 

Pelota.— Datorren, larunbatian, arratsaldeko iruretan, Andueza pelota tokian bere biziko pelotaldia izango da. Zabala eta Rezola I-Arrien eta Murua'n aurka. Gar bizia argitzen da pelotazalien artian jokaldi au ikusteko.

 

Ostikolariak.— Natibitxate egunian, ainbat eibartar emengo Lerun zelairatuzan, U.D. Eibarresa eta C.D. Gallo ikustera, an batzen zan dirua Eibar'ko beartzubentzat zan eta garale Gallua'era zan iru ta bat.

 

AIXERIXA