elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1933-12-30

 

Macia'ren eriotzaz.— Uri onetako abertzaliok tamal aundia artu degu, Macia'ren eriotzagaz. Katalunya'ko Generalitad'ko lendakari abertzalia izan zalako. Atsegiña ere ba degu Jaungoikuak agindutako azken agurra egin eta Bereganatu dualako.

Au dala-ta gure Jel Batzokian ikurriña beltzez egondu zan. Goian bego Macia eta zuk irakurle otoiz bere animaren alde.

 

Euskel izena.— «Imanol» eusko izenarekin ugutzatu dabe Ikaran'dar Pantzeska eta Astigarraga'tar Agustine'ren seme jaio berria. Zorionak eta gurasuen antzerako eusko landara izango alda bere bizi denboran.

 

Ezkontza.— Txadon nagusian uztertu dira Urbieta'tar Jon lasturtarra emengo «Mintxeta» baserriko Txurruka'tar Julene neskatxarekin. Zorionak.

 

Jaiotza.— Semetxo bat izan dute, Barrenetxea'tar Permin «Artetxe» burrukalari izanak eta bere emazte Arze'tar Josebe'k. Zorionak.

 

Pelota Txapelketa.— Uri onetan ere laster asiera emango zaio, Bergarra erriko Batzokietako pelota txapelketari. Gar aundia arkitzen da pelotazale gaztien artian.

 

Ezkondeia.— Igesi dan igandian, lendabiziko ezkondeia entzun du txadon nagusian, Aldai'tar Eustaki eibartar mutil gaztiak, Olalde'tar Jone emengo neskatil politarekin laster ezkontzeko; aurrez zorionak.

 

Eleizakuak.— Artuta arkitzen da «Iriarte-Etxeberri»ko 19 urteko morroi dan Tomas. Laister sendatuta ikustia nai degu.

 

Zorionak.— EL DIA'ko egiliei, langile ta irakurle guztiori urte berri zoriontsua. Batez ere zuri Luzear sendiakin.

 

AIXERIXA