elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1932-03-11

 

Eleiz gaiak.— Eleiz nagusian asi dira Xabier Deunaren bederatziurrena.

Baita ere, Miren alabak daukez gogo-iñardunak Aita Buruñurdun dan Oyartzun Abak egiñik.

Juan dan ilen 29 emengo E.A.B. [...] egon zan Kalaso Deunaren Lekaretxean, meza bat Euzkadi gure aberriaren alde.

 

Itzaldi bat.— Juan dan igandean [...] arratsaldeko bostetan egon zan Batzokiko aretoan E.A.B. erralduta itzaldi aberkoi bat.

Itz egin zuten [...], [...] andereñuak eta Mandaluniz jaunak. Beren agerkaia egin zuan Epalde gazte azkarrak egoki.

Itzlariak oso bizi ta jator egon ziran, ta txalo biziakin agutuak izandu ziran.

 

Beste bat.— Datorren igandean ta bost erdietan izango da Eusko Batzokian euskerazko itzaldi bat Donosti'ko irakasle (maistra) dan Zipitria'tar Elbire «Ira»k esanda, Euskel idazle jatorra, ta izlari bikaña dan «Ira»ri, entzun gabe ez ku iñork ere geratu bear.

Orregatik ba igandean danok gizon mutil ta emakume, Batzokira!

 

Ederki.— Zorionak Donosti'ko Eusko Gaztedia'ri, ain jai politak eraltzen zitualako euskera ta aberri aldez Igeldo mendi ortako Radio bitartez, ¿Nork esan Egileor xelebriaren abotsa entzun bear genduanik?

Zorionak. Zorionak.

 

Deun Joseba.— Oso pozik gaude Deun Joseba egunian Donosti'ra juateko, urteroko antzoki jaia ikustera.

«Atarrene» beste bi txartel ere gorde, bada urtero bezela, amagiarreba ere ezingo diagu etxian utzi ta.

 

«Iturralde»ri.— Aspaldiko [...] da nerea lagun maite, Oyartzun'go uri politera juatia bada urtetxuak dira «Kirikiño» ospatzuakin bildu giñala idazle mordoxka bai, Aita Mendiburu goratzera juan da.

Orduko [...] txakoliñaren goxotasuna gogoratuta ere... «Iturralde»... Gonbiratu egik «Anastaxio» ta «Ikur» bakalau banakin etorri ditezen; «Atarrene» ere nai badu etorri kuadrilan sartuko diagu ¡ezia!

Gertu ba il onen 20'rako.

 

ABERRI