elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1931-07-04

 

Arrua'ko «Maria'ren alaba»ri.—Poz pozik irakurri nuan zure idazkitxua «Euskal Orri» onetan, eta diozu pozez juango ziñakela edozeiñ lekutara merienda bat egiñaz. Bña ni tamalez eziñ iñora juan ezaten nazu. Badakizu ba... Ondo gogoratzen naiz nolako egun itunak egaro nituan or Zarautz'en, Donostia'n eta Etziar'en egiñ ziñuzten batzartxo ayetan neu juan eziñ nitekelako. Itun esandet baña beste aldera pozaren pozez alakotxe guza bat nabaitzen nuan nere gorputz kaskar onetan ikusirik Aberria'ren, Euzkadi'ren onerako zirala zuen bilera oyek; eta oraiñ esan biar dizuet Deun Iñaki egunian sekulako euzko erromeriak egitekuak dirala emengo abertzaliak. ¿Eta ez litzade egun ederra izango berau erromeria ikusiaz merienda egiteko? Zuek daukazue itza «Maitxo», «M. A.», «Ixaka», «Itxas Aurre», «Agiro Mendi», eta gure maixu «Errena».

 

Errena'ri.—Erruki zaitut oraintxe. Alde guztietatik asi zaizkitzu eske eta neu lenengo naizela emateko konturik ez dauka iñork. Baña aberasten naizenian or dezu «Buick» berriren bat, baña ez gero iñork bultzata ibiltzen dana. «Itziartxo» ere eske daukazu eta esayozu orri kanarixuak gastatu zaizkitzula eta akerrak dauzkazula emateko, eta ez dizu geyago eskatuko ¿ulertzen?

 

«Burdin bide»ri.—Zu berriz kanarixuen biejanteren bat zitugu noski. Badakizu beintzat Deba'n dauala salgai eta neu tariñ bat erosteko nago ¿eta mesedez jakingo al didazu Deba'n dauan edo ez? Or ezpadago ez da erreza izango bilatzen.

 

«Agiro mendi»ri.— ¿Beraz asarre e? Ala zion «Errena»k beintzat. Baña ez nizun laga ixilik gogoratu ez nitzalako, baizikan banekialako egun aretan Nuarbe'ra juateko ziñala zure andregai orrekiñ eta oraintxe konbidatzen zaitut Deun Iñaki egunerako. Badakit egun egokia ez dala azpeitiarrentzat baña.

Onezkero «Luzear» jaunak esan du zerbait eta ziaro asarretu baño lenago ixildu egiñ biarko. Urrenguan izpar geyago eta agur guztioi.

 

MIRENTXU