elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1931-06-09

 

Eriotz gogorrak.— Jun kan ostiralean arratsaldeko ordubitalaurden inguruan, Eibar'erako asmoan abiatu ziran «automobilean» Arrilaga'tar Luis eta Agote'tar Jose, eta orra nun «Barrena» esaten zaion toki inguruan, «automobilak» karretera bidetik bost metro altu gutxi gora beraz bera joten duan errekara. Aitz artea eta uda eta golpeakin bi lagunok ilik gelditu ziran.

Arrilaga'tar Luis 23 urteko mutil gazte, medikogai yayua zan: bere izeneko Ignazio'ren anaia. Ezda idaztekoa zer ikaragarria izan dan gertaera au. Agote'tar Jose, Eibarkoa zan, «txofer» Arrilaga'tar Ignazio sendagileakin zegoena, 31 urte zituan. ¡Zeiñ [...] ederrak!

Etxekoai, anai eta batez ere ama saminduari, bere biotz samiña agertzen diet idatzitxu onetzaz.

 

Eliz gaiak.— Korpuztiz elizkizun eder ederrak izan dira. Jaunartze, jaupa nagusi eta ibil deun ikusgarria, notintza aundiaz erriko agintariak aurrena zirala.

— Aita San Antonio'ren bederatzi urrena egiten da eliz nagusian goizeko zortziretan jaupa esanaz. Aurten zazpireun urte betetzea dalako. Padua'tar Donea iltzala, datorren igandean aparteko zerbait egin naian, guzien erako izango dalako, jaupa nagusia zortzi ta erdietan izango da, sermoiarekin.

 

Ongi etorri Mirentxu.— Bat geiago ba degu, eta au neskatxa itxuraz. Ongi etorri, baña ez besteak lez azaldu bat egiñ da ezkutatu, jarrai.

Sarreratik «toriadora» baziña bezela, danok aztartu gaituzu, Errenagandik asi eta Aixerixa'raño. Ez dakit zure «pase de la mariposa» ori zela artuko zuten besteak, baño nik zorionak ematen dizkizut zure akorduagatik. ¿Zer gauza egokiagorik, «merienda» eder bat baño? A zer «Kuadrila» inguratuko geñekian. Errenak «Bugati» bialdu dezala gu jun gaitian Azpeiti'ra, ba antxe litzateki egokia «juergatxu» ori. Mutil zar pila bat inguratuko nuke nik eta zuk «Mirentxu» —¡zer izen gozua!— neska zarrak «Meriendatarako». Itxas-aurrek arraiña: Aixerixak arrapatutako olazkuak eta... «Maitxok» eper edo erbi edo zerbait olako, ba uste det ortarako asmoan dabillela au; «Trinidadietan» jarri duten «tiro-pitxon» artan makiñabat tiro bota du, punteia zorrosteko: bazan an «ojalata-zar otsa». Ni berriz txistulari ez naiz azkarra baña, badet laguna «Mirentxu», «Maitxo», «Pilipa» eta gañerantzekoen «takon Luis XV»eak apurtu eraingo dituana. Ouek horrela ¿noiz da «merienda»?

 

IXAKA