elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1931-05-06

 

Emen gera.— Aspaldi nenguan EL DIA'ra idazteko, baña gaur egingo, biar egingo, etzirako uzten nuan, ta [...] gelditzen nintzan.

Izan ere «Maitxok», gizongaienbat, bilatu ote duan nago: ¿bestela nola egon orrenbeste denboran idatzi gabe? Tira «Maitxo», irten zure zulo ortatik ta idatzi dakizun bezela, EL DIA'ren irakurleak poz pozik irakurtzen dituzte ta.

«Ixaka» ere zirristada bazuek noizian bein botata, zulora ¡Zakurren ziboliña! «Axerixa» berriz, olaxkoren bat arrapatu ezkero ¡lekuan ziok! asko gogoratzen da idazteakin.

Neska ta mutil, orain degu garaia zerbat egiteko euskera ta aberriaren alde ta... EKIN

 

Eleiz gaiak.— Beste urtietan bezela aurten ere oso ospatzu asi dira Orrilako lorak, emengo eleiz nagusi ederrean. Abesti goxo ta eztitsuak abestuko dituzte Miren alabak il guzian Onaindia'tar Kolestin jauna zuzendari dutela.

Erriko katoliko guziak (batez ere orain) agertu biar dute beren sinismena egunero eleiz nagusira juanaz.

 

Guazen guazen guztiok

Miren Amangana

Eskeintzera biotzez

Otoitz gozo bana.

 

Ekaitza.— Juan dan ostiral eguardian ikaragarrizko ekaitzaldia bota zuan Elgoibar'en gaiñ, baka ain izanda zatarrada aundia (kazkabar ta guzti) eze etxe askotan ura sartu zan.

 

Erosi ta irakurri.— Euskaldun jatorra bazera euskal irakurgaiak irakurriaz on aundia egiten diozu euskerari. Gaur bertan juan zaitez «Agarre txiki»ren dendara ta asi «Pernando Amezketarra» tik eta «Pedro Miel Urruzuno»ren ipui arterañokoak arkituko dituzu.

 

Juan etorriak.— Emen agurtu genuen bere ezkon ibili aldian, Mutriku'ko Barrenetxea'tar Joxe Mari, bere emaztearekin. Pau'n (Parantze) ezkonduta bere gurasoak agurtzera etorrita.

— Emen ikusi ditugu Assin'tar Tomas eta bere emazte Larreategi'tar Elisabete.

Ogia laster merkatzen ei da, orregatik bada, emen ezkondu bearra; zorionak motelak, eta San Pedrok lagun kaizuela artu dezute nontzi ori zuzen-zuzen eramaten.

 

«Anaxtaxio» ta «Iturralde»ri.— Kaxo motelak, ¡pijo! Bai nik entzun detanez. «Anaxtaxio» berialako baten ezkontzen omen zaigu Lezo'n. ¡Jakiña ba! Pasaian milaka ta milaka tonelada bakalo uretara naikua bageunka. Dana dala «Ikur» i esan akiok, ganbara baten legortzen ipintzeko mordoxka bat (mutrikun abiriñak bezela) «Atarrene» ere poz pozik etorriko dek eta.

«Iturralde»ri berriz zorionak aurretik, ta txokolatia eta arrozkoletxe artzera poz pozik etorriko gaituk.

 

Euzko langiliak.— Gizonki ospatu dute emengo euzko langileak beren jaia Deun Laurentsi [...].

Goizian [...] Pantxiko ospatsuak biribilketak alaiak jo zituan.

Bederatzitan irten ziran txistu [...] Deun Laurentsi'runtz.

Amarretan meza abestua oso jator. Meza eman zuan Kanpos'tar Saturnin'ek.

Meza ondorian aurresku eder bat atera zuten Andonegi ta «Aixerixa»k. Gero erestaldi entzutesua gure Patxiko aundiaren taldeak. ¡Onek dituk mutilak onek! Bejondaikola Patxiko ori dek soñua jotzia.

Onen ondoren bazkari galanta, [...] bazkaldarrekin. Bazkari goxo ta ugaria eman zuan Mari etxeko andreak. Gero jakiña, umore ona, abestiak ugari.

Azkenik eusko erromeria, ta [...] etxera.

Elgoibartarra, ¿[...] oraindik bazkide (socio) Batzokian? Sartu bada pixkor zure erria maite badezu.

 

ABERRI