elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1934-12-23 | Kazetarien artekoak | Argia, 1935-01-06
Argia, 1934-12-30

 

Ara, emen natorkizu, irakurlia, Gabon-gaubean bertan idatzitako idazkiakin. Bai, Aberri alde «Euzkadi» gure izparringiak agindutako otoi beroa egin ondoren ARGIA'kin gogoraturik, gabon-gabeko lerrotxo auek pozik ematen dizkitzut.

—¿Etzaitula loteriak ikutu?... Ezta geuri ere; baña Jaunaren eskuetan beti burua makurtu ta... aurrera. Ta izan gaitezela osasun gaurkoakin guztiok urte askotan, Aurtxo-Belen'goaren onespena gurekin degula.

—Egun gogoragarri ta pozgarriak auek kistar izatearentzat. Jaungoiko eroslea bera, seaskatzat estalpe bateko idi-azka arturik (Jaun-altsu guzialduna) gure maitasunez jaioa da. Gurtu zagun, maite, eskiñi gaitezen bere aintza ta omenari.

Eguarri.— Gabon gaua, euzko sendietako batasun gaua izan eta da. Gorde gaitzala Aurtxo-Jainkoak, euzko anaitasun eta maitasunez alkar maiteak.

-Gabon zarrak Elgoibar'ko erromeri egunak oi dira. Lengo oitura zarrean esan oi dute, neska-mutill zarren eguna omen zala, Elgoibar'ko gabon zarretako au. Ala izan dedilla...! ainbat gera oraindik neska-zar edo gazte baten zai... ¿Zer diozu, Litargi?

—Urte berria dator. Dijoana ondo igaro ta berriari ondo baño obeto asiera eman dagoigula. Guretzat egoki datorkigu, Gau-gurtzalleak duten jaia, Klara Donearen Eleizan, lekaimetxoak pozik esku emanda, gau-gurtzalleak bai dute urte-bukaerako elizkizuna. Gau-gurtzalleekin bat egin gaitezen gau ortan, bukaera on bat eta asiera egokiagoa berriari eman dezaiogun.

—Igandez agurtu genduan gure artean «Burni-bide» Deba'ko idazle jatorra.

—Beste gabe, guztiori, urte zar bukaera on bat eta berriaren asiera obeagoa al bada opa dizkizuet biotzez.

 

IXAKA

 

_____

 

Euskel izenak.— Miren Josebe izenarekin ugutzatu dute «Aozar» basarrian izan duten alabatxua.

Urain'dar Pedro eta Arakistain'tar Fermina'k izan duten mendigoizale berriari Imanol euskel izena ezarri diote. Zorionak guztiori.

 

Gaxorik.— Egun batzuek altzeki ta abarrekin oe epelian aginda, eguarri jayak jaiki azi dute Epelde-tar Alberta. ¿Turroye jateko pozian e konpañero? Obe da orrela.

 

Agurtu.— Beste askoren artian emen agurtu ditugu «Jexuxa» idazleme argia ta «Txalintxo». Aizu, «Txalintxo», poltxikuan eraman zenduan arek zenbat balio duan «Jexuxa»k esango dizu. Urtian amaiera ontan kontuak garbi ta aixkide zar...

 

Gabonak igarotzera.— Bilbo'tik Andonegi'tar Mikel bere emazte ta alabatxuakin.

Leku beretik Etxaniz'tar Joxe Migel.

Oiartzun'dik Aranbarri'tar Benedite andereñua.

Donostia'tik Gabilondo'tar Zeledonia.

Usurbilla juan zaigu Eguarri jayak igarotzera, «Xapi» idazlia. Munduan dan erririk onenera «Aberri» mutill gaztia.

 

—Datorren igandean betetzen dira 218 urte gure txadon nagusian lenengo aldiz jaupa eman zala, ta urtero bezela datorren igandian, 30'an, aparteko Jaupa nagusi ederra izango da bertan.

Deun Kalare Lekaime etxian izango da aurten ere urte zar gabian gau-erdiko meza, baña amaiketatik atzera dijoanak ezdu izango elizara sartzerik. Gau Gurtzaliak ere gau berian egingo dute Jaun zaintzia.

 

«Idrole»ri.— Zure amaren eriotza dala ta daukazun nai gabe aldi garratz laguntzen dizut bere alde otoitz bat egiñaz.

 

MIRENTXU