elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1934-08-12 | Kazetarien artekoak | Argia, 1934-09-30
Argia, 1934-08-26

 

Erroka Deuna.— Guztiz aundiro ospatu zuten balleratxo ontako basarritarrak beren balleko zaindari deuna. Meza nagusi ederra izan zuten, ondoren aurresku jator bat, eta arratsaldian erromeria.

Urrengo egunian arri jasotzia izan zan. Indartsu guztien artian Errementariako Patxiko Mendarotarra zan indartsuena. Zortzi arruako arria 27 aldiz jaso zuan 5 miñutuan.

 

Agurtu.— Igaro dan igandian emen agurtu ginduzen Azpeitiar abertzale talde bat Arantzazu'ko Ama ikertu ondoren. Beren artian «Igerra» ta «Iturri txiki» idazle jatorrak.

—Arrasate'tik emengo jaiak igarotzera etorri zaizkigu Uriarte'tar Joseba ta Muxika'tar Polendiñe senar emaztiak beren alabatxo Zorione'kiñ.

—Arrasatear antziñako euskal-idazle «Udala Mendi» jatorraren emaztea ere emen agurtu degu bere aizparekiñ.

 

Bartolome jaiak.— Erriko jaietan gera oraintxe ta ezagun da; gure uritxo au «txurreroz» ta «tio vivoz» bete zaigu oraintxe, ta etzaigu ezer «falta». Jai ikaragarriak ditugu. ARGIA ontan kabitu eziñ alakuak irakurle, ta orregatik obeko det gure Udalak atera dituan egitarauetako bat bialtzia.

Larunbatian abere sari banaketa (ganadu premiua) lzango da, baña egun onetarako basarritarrentzat atera dituzten orritxorik ez dizut bialduko, irakurle, lotsa ematen diralako, bear bada ulertu eziñik ibilliko baiziñake. Lotsatu egiten naizela diot, eta egia. ¿Nola ez? Gire jai auetan nunguak diran ez dikizkigun len esan ditudan «tio vivo», «txurrero» ta «erretratistak» erria bete digute. Une ontantxen bertan gure erriko enparantzan lanian ari zaizkigun «komediantiak» euskaldunak eta euskeraz mintzatzen diranak ditugu; gure baserritar maitieri berentzako baserri-etxe txukunetara erderazko orritxuak egun bat aukeratu zaiote jai egiteko eta ori iragarriaz bialdu dituzte... ¿Au ondo aldago? Basarriko sukalde guztietara ere erdera sartu naian dabiltza. Zenbat basarritar ibilli ote da ingi onek zer esan nai duan ulertu eziñik? Asko ¿Nun zerate, ba, zuek ziñegotzi abertzaleak?

Datorren igandean dantza aldi bat egingo dute gure poxpolintxuak ta gogoz ari zaizkigu ensaiatzen zinta-dantza, arku-dantza, aurresku ta abar, Andonegi'tar Romaldo zuzendari dutela.

 

Ernio'ra.— Ernio mendian batu bear zeraten euskal idazlieri agur maitekor bat ARGIA'ren bitartez. Nik betikua esan biar orain ere: alegia, biotz ta gogoz zuekiñ egongo naizela ta egun eder bat igarotzia opa dizuetala or biltzen zeraten anai ta aizpatxo guztiori. «Aberri» or izango dezute «kalabaza» aundi batekin. «Platanuak» «Intza», «Arantza» ta «Armoya»-rentzat bakarrik daramazki. Agur ba guztiori ta ondo ibilli.

 

MIRENTXU