elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1934-06-10 | Kazetarien artekoak | Argia, 1934-08-05
Argia, 1934-07-29

 

«Bertako Bati»-i erantzuna.— Idazki dotoria benetan egin dek motell. Ire eskuak arbi lurrak gertatzen asko alperrik galdu gabe egongo dituk, bestela ez aiz amaren barrenengo oria, guztirako balio dek.

Beaz Deun Laurentzi gañean degula... ta jaiak nola eratu azaldu dek. Oso egokiak eta txalogarriak dituk ik agertzen ditukan asmo berriak. Eta esaten dek nere gain dagola guzia eta ea nik ontzat artzen dituan edo ez. Nik uste baño gizon aundiagoa nak benetan. Asko pozten nau berri onek baño... ain gizon aundia izan eta jauna esan ez? Arbi lurrak gertatzen bakarrik ez dakik ik, baita ederki «arpia» jotzen ere.

Guazen orain arira. Ik, «Bertako bat» aitatu ditukan asmoak oso ontzat artzen dizkiat, bizkarrian dekan bola ori ez dek alperrik egiña. ¡Gora ire asmoak! Eta txalo beroak ere bai, baño aizak, ago apur baten, kontu auek ipui bat gogoratuazi ziatek. Bada bein batzar bat egitea pentsatu ziteken arratoiak. Katuak bizimodu txarra ematen ziotela ta. Ain txarra eze izan bear zuan bizi-moduak, usterik gutxienian kask eta katuaren abuan «testamentua» egin bear.

Arratoe batek esan omen zian katuari txintxarria ipiñi bear ziotela eta bein au jarri ezkero txillin otsian nundik zebillen igarriko ziotela eta errez iges egingo ziotela. Bai asmo ederra, zioten batzarkide guztiak ao batez. Eta poz atsegiñez beteta batzarretik atera ziran. Baño zer gertatu zan, asmoa ederra zan, baño iñork etzion jarri txintxarria katuari. ¡¡Nork ezarria palta!!

Emengo jaiekin ere ori bera gertatzen dek. Ik, «Bertako bat», ulixaren eta berendixaren eskuetan jarri jaiak antolatzea ta eu okeranak jaten etxian lasai. ¡Bapo ziok! Nai baldin badituk jai ederrak egin, eta bear bezela gauzak egin, agertu bear dan tokira.

Agertu ire asmoak eta asi lanean aurren aurrenengo eorri ta laguntzalleak izango dituk. Ni nere aldetik «incondicionalmente» eskeintzen nauk.

Nai dekanian etorri, amorrañak oraindik ba-zeudek eta.

 

ZAPELAITZA