elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1933-09-17 | Kazetarien artekoak | Argia, 1933-10-08
Argia, 1933-10-01

 

Izpar beltza.— Luzaroan gaxorik egon ondoren Elizakoak eta Goi Onespena artu ondoren Goiko Jaunak Bereganatu du 17 urteko Arrieta'tar Bedite, «Irabaneta» basarriko Mariaren Alaba (kongregante) zintzua. Astelenian egin zan bere gorputzaren obiratzia. Berak merezi bezelaxe notintza audiak lagundu zion eta gutxitan ikusi oi dan bezelako «entierro» edo obiratzea egin diote, Mariaren Alabak eta Luistarrak gogoz lagundurik.

ARGIA'ren irakurle zintzoenetako bat genduan berau, ez nuke esango ARGIA erten ezkero bat bakarrik ere utsegiñ duanik, aspaldiko urte auetan beintzat arpidetuta dago bere sendia ta. Eta entzun izan det gure gazte onek beonek arpidetu erazi zituala bere etxekuak. Beraz gure izparringi onek irakurle zintzoenetako bat galdu du.

Goiko Jaun onak bere onduan eduki dezala, eta zuk irakurle Aita gure bat bere gogoaren aldez. Guraso eta anai arreba zintzueri laguntzen diet euren naigabe garratz onetan. G.B.

 

—Denbora aldi bat emen egin ondoren Santurtze'ra joan da Barrenetxea'tar Maria Luisa bere alabatxo Lorekin.

—Mendaro'tik etorrita emen agurtu dugu «Kaiku» idazle jatorra. Entzun detanez dantzarako «entrenatzera» etorrita izanda. «Burni Bide» gertu euki praka zuri oriek baezpadare.

 

Euskel izena.— Miren Garbiñe euskel izen ederra ezarri diote «Bioiñ» baserriko aur jaio berriari. Aita-ama bitxi izan ziran Idiakez'tar Jose Mari ondarrutarra eta Juaristi'tar Benita azkoitiarra. Zorionak danori.

 

Lekaime.— Azkoiti'ko Altzibar Lekaime etxera juan zaigu Zubeltzu'tar Paka «emakume» zintzua. Ondo, ondo izan, eta ez aztu zure otoitz aldietan zuk aiñ maite izan dezun gure aberri onetzaz.

 

Zubieta'ko «Edurne»ri.— Nere antzekuak balira danak, erruki ziñuzket. Etziñake oraiñ zauden bezela egongo. Beraz konbidatzeko asmua badezu e? Zeorrek askotxo biar ezpadezu... Ikusiko degu Aingeru baten biguntasuna norañokua dan.

 

Izpar ituna.— Jaiki orduko berri itun baten jabe gera gaur. Gure «El Dia» eskuetan artuta lenengo begirakunia «Euskal Orria» izan oi da ta antxen ikusi det «Zebain» anaiaren ill berria. G.B. Aberri'ren omenaldiko batzarrian ementxen genduan ta pozik bostekua estutu nion aurrenengo aldiz. ¡Nork esan azkenengo aldiz ere uraxe izango zala! Gure Jaungoikuak Berak jakingo du zer egiten duan. Juan dira iru edo lau urte auetan gure begiak sarri sarri lausotzen zaizkigu idazle asko galdu zaizkigulako. Irakurle, oraiñ guk egiñ gentzakian laguntasunik onena beren alde otoitz egitia izango degu ta ez dezaiogun ba ukatu, ARGIA'ren idazle eta irakurle batek ere. Otoitz dezagun ba bere gogo aldez, eta zueri guraso ta senideak eta Itziarko abertzale guztiai laguntzen dizuet zuon naigabeko une itun onetan.

 

MIRENTXU