elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1933-08-06 | Kazetarien artekoak | Argia, 1933-08-20
Argia, 1933-08-13

 

«Aberri»-ren omenaldia zala-ta onera iritxi ziñaten euskal-idazle guztiori agur maitekor bat, eta idazkortz onek idatzi ezin leikian beste esker guztiori, batez ere begiko ninia baño ere maitiago ditudan nere aizpatxo kutuneri.

Aizpatxuak, ARGIA au zuen eskuetara irixterako, egun orretan ateratako argazkiak zuen eskuetan izango dituzue.

 

Eleizkizuna.— Urtero bezela aurten ere oso eleizkizun ederrarekin ospatu dira Deun Kalare komentuan Porziunkulako jaiak.

 

—Trounff «komeriante» onek izugarrizko lan politak egin zituan lenguan Eusko Batzokian. Oso txalotua izan zan.

 

—Zarauztarrak Sukarrieta'ra bira egin ondoren emengo jatetxe baten apaltzen geratu ziran; bazuten umore ona beñepein ta jan bearra ere bai, alajaña!

Urren arte zarauztarrak.

 

Orri beltza.— Donostia'n il da emen oso ezaguna zan Onzalo'tar S, Santa izenakin ezagutzen genuen.

Gure samin-agurra bere senar, alaba ta senidiei, batez ere Barinaga'tar Bitor'i.

 

Antzerki-jaia.— Larunbatian izango da antzerki jai eder bat Itxaropena aretuan Batzoki'ko taldeak eratuta.

Antzeztuko dute «Gurutzepe» antzerki aberkoia, ta bertan biltzen dan txindia izango da Uriguen'dar Luki'rentzat.

Uriguen'dar Luki Donostia'n osakuntza egin da dago ta premiñan dagonari laguntzia Jaunaren naia betetzea dalako, alegindu gaitezen aldegunarekin laguntzen.

Sosketa ere badago, txartel bakoitza 0'25.

 

Arrapatu.— Astelenean beribil batek arrapatu zuan Beristain'dar Sekundin'en semetxo Sabin, anka bat ausi ta arpegian beste zauri batzuek egiñaz. Laister osatuko alda.

 

MIRENTXU

 

_____

 

Euzkel izenak.— Iñaki Sabin euzkel-izenakin ugutzatu dute Soraluze'tar Pantzeska eta Ansotegi'tar Margarite «Egi» baserrikoen semetxua. Miren Maite Urkaregi'ko mikelete dan Astigarraga'tar Kepa eta bere emaze Odriozola'tar Kresante'ren alaba. Zorionak.

 

Deun Bartoloma.— Gure zaindari dan Deun Bartoloma eguneko itzaldia egitekua da Barrena'tar Bingen, Donosti'ko Deun Bingen txadona'ko txaunburua, euzkal izlari ezaguna.

 

Eleizkizunak.— Deun Erroka bederatziurrenari eman zaio asiera gaur asteartez txadon nagusian.

 

Jaiotza.— Seme bat izan dute Mendia'tar Martin «Urkaregi» mikeletiak eta bere emazteak. Zorionak.

 

Antzerkia.— Jel Batzoki'ko antzezlariak gaur, larunbatez, gabian, «Gurutzepe» antzerki ederra antzestuko dute. Bertan biltzen dirutza Uriguen'tar Luki'rentzat.

 

Ongi etorria.— Emen degu beste euskal-idazle berri bat «Xapi» izen ordiagaz. Badirudi «Missak» edo esnatu dutela; bazegon bearra orrelako euskal-idazliena, eta jarrai dezatela «Missak» eta gure «Xapi» gogoratuko da «Argia»n xapi egiten, katuekin lagun aundia da ba. Ongi etorria izan zaitezela idazle azker ori.

 

AIXERIXA