elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1930-12-28

 

Josu'ren Jaiotz Egunian.— Jaupa nagusian abestu zuten «Pastoralis» iru abotsetan aita Josepch Domekatara Eheresia C.D.'rena, oso ederki. Bereziartua'tar Iñaki sotzaekin buru zala, organuakin bere seme Asentxio'k lagundirik. Jaupa bitartian bere biziko eusko soñuak entzun genitun; arratsaldian berdin. ¡Aurrera Bereziartua aita semeak! eusko soñueri indarra eman bai eleizan eta baita eresbatzan ere.

Ondoren Eresbatzan jota dantzaketa, eta «Lagun Onak» aretuan umientzako zibia.

 

Jaiotza.— Neskatxo bat eduki dute lenbiziko igali bezela Elkoro'tar Antonino eta Alberdi'tar Jeronime'k. Zorionak.

 

Izpar-beltzak.— Jaunaren Besoetan ill dira Alberdi'tar Andone, emengo Getxo-etxean, obitokiko luzogillian dan Urreeta'tar Andoni'ren emaztia.

— Zestua'n ill da Bolinaga'tar Elisabete 83 urte zituala, emen amalau urte igaro zuan mikeletietako kabo Leturia'tar Jon'en ama.

Goian begoz.

Laguntzen diet atsegabian bere sendikueri batez ere nere lagun Jon'eri.

 

Osakuntzak.— Bergara'ra jun da Arrillaga'tar Iñaki Mirena sendagilliak osakuntza egin ta sendatuta gure lagun Odriozola'tar Salustin.

Osakuntzak eginda arkitzen dira sendagille onen klinikan Albizu'tar Domeka, Deba'ko «Aitzondo» baserrikua; Amas'tar Joseba, «Beltxonekua», Ondarroa'ko baserrikua; Landa'tar Julen, Azpeiti'ko «Garmendia» baserrikua; Aberastui'tar Pelipa, Oñate'kua; Aizpurua'tar Matilde, Plentzia'kua; Gallastegi'tar Mercedes, gure lagun euskal idazlia dan «Uritabarren» Isasmendi'tar Imanol'en emaztia.

 

* * *

 

Eguberri eta Urteberri zoriontsu bat EL DIA'ko zuzendari jaun eta bere idazkol-lagunai. Baita ere idazle ta irakurle guztiei.

 

AIXERIXA

Zuri ere berdin opa zaizula badakizu, «Aixerixa».— L.