elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1932-10-01

 

«Ibon», orainguan ezingo didazu esan aurreko idazkian esan zidazun bezela: «¿euskel-ixenarekin ugutzatuko dute ezta?». Orainguan, ba, euzkel-ixenarekin natorkixu. Ona emen:

«Urrategi» basetxeko Leyaris'tar Domeka eta San Martin'dar Josebe senar-emazte zoriutsubak, semetxo polit bat ixan dute, eta ugutzan, Sabin euzkel-ixen polita ezarri diote. (1) Nere zorionak guraso abertzaliai.

«Aozar» baserrikuai gotzontxu bat zeruratu zayote. Guraso atsekabetuai atsekabian laguntzen diet.

Epelde'ar Alberta ere laneratuba da. Aspaldion ainkako miñarekin edo aitzakiren batekin barruratuta ibili da. Zorionak zuri ere Alberta.

 

Naskaldija.— Errenderia'tik bere ilobatzuba lagun duala etorrita emen aurkitzen da Kortaberria'tar Augustine. Donostia'n aldi bat igazi ondoren Zabal'tar Joseba eta bere iloba Luke ere etxeratubak dira.

Alzola'tik etorri zala-ta, emen ikusi genduan Urraka'tar Unañe «Margarita» «Margarituen» eletari entzuetetsuba ere. Emengo «Margarituak» ondo lagundu zioten. (2) Euren «Centro» edo daladora ere eraman zuten, eta ango oztetza ikusi zuanian aretoa txikiyegia zala-ta asi-egin biar zutela agindu ei-zioten. (3)

Urraka'tar Unañe «margarituen» eletaria ondo margotuba zatorren. «Margarita»k margoztuten ziranik ez nuen uste, baña... ¡Josu!... Urraka'ren aurpegia, «pintore» edo margolari gustiak bertan ibili ixan ba'litzaz be ez det uste margotubagotuta geratuko zanik. (4) Aspaldiko itzaldietan irabazi dituban txindiak «pinturetarako» gutxi ditu arek. ¡Euzko-emakumen antz-antzekua!

 

GARBIÑE

 

(1) Bai oinguan, euzkel-ixen polita ezarri dautsela esango dot. Eta zorijonak gañera.

(2) ¡Ezkongai dago ba-ta!... Gañera «Urrakea» ixateko, ¿naiko polita ezta, ba?

(3) Eta «Margaritua»k aretua zabaldu-egingo dabe. Erruki zakijue.

(4) «Aberri» ospetsuba, bere etxe-horma baltzak zurituteko «brotxa» nausijaz juan ba'litxakijo bai.— Ibon.