elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1932-08-31

 

Deun Bartoloma jayak.— Urtero gure zaindari aundiaren opaz egiten diran jayak. Eleizkizunak ederrak izan dira. «Eukaristika» jaupea oso ederki abestu zan, itzaldia Egibar Josulaunak egin zuan, baña entzutia dedanez gu abertzalioi zirikada ederrak zuzendu ere bai. Tamala benetan det arazo au irakurlien jakiñian jartzia baña... ¿uriko zaindari eguneko itzaldian esan eleiz nagusian, euzkel errian badirala katolikuak baño lenago euzkaldunak dirala esaten dutenak? ¿norgaitik dira zirikada orrek errepublicano, socialista, tradicional-intregista gaitik? «Lauaxeta» zuk dezu itza.

 

Tanbolinteruak.— Urrengo egunian berebiziko eresi aldi ederra jo zuan.

Lenengo. Kontrapas «Mendi-Mendia».— Usandizaga'rena.

Bigarren. Basatxoritxu Aldapea.— Urtea'rena.

Irugarren. Tokata de alborada.

 

Eskuzko partidua.— Arratsaldian eskuzko pelota-partida ederra jokatu zan, alde batetik Urtzelai eta Zabala Irureta II'gna. eta Artazo'ren aurka, lenenguak irabazi zuten.

Dantzaketa mota gustikua egon zan.

 

Deun Bartoloma txiki-eguna.— Egun onetan goxetik jolas-aldi politak egin ziran ibai'ko jolasketak, topiñenak, sekulakuak eta aurreskua. Arratsaldetik bi eskusko politaldia izatekuak ziran, eta euria gaitik Andueza pelota-tokian bat jokatu zan; Azkoitia'ko Etxaniz anayak Gatesi eta Muruan aurka, amasaspi tanto arte pelota aldi ederra egin zuten, baña onek erabazi zuten Etxaniz anayak 17'an utzirik.

 

AIXERIXA

 

Uarra.— Eibar josulauna ta beste orren antzeko asko burutik egiñak dagoz. Eztakije egur legorrari suba emoten dabiltzazana. Baña zabalduko dabez begijak belu ixango danian.

Ziritxubak sartzen dabiltz jaupari batzuk, lekaide geyago Ziritxu orreik eztauko sube min andirik emoten, baña uskurtzak galduten dau Ertxadonan ezta ez baten ez bestiarenaldez egin biar. Jaugoikuaren itzak entzutera guaz ta ez jauparijaren eta lekaidiaren barruko girin txarrak diñuena.

Bai, ba, antziñatik dakigu jaupari ta lekaidiak be geure antzekuak dirala ta zaletasun batzuk igittu daruazala. Gixontasuna ezin aldendu. Baña jaupari batek gixontasuna alde batera itxi ta jaungoikotasuna erakutsi biar dau.

Egunero gabiltz olako gauzak esaten, baña azkenian eztakigu zer egin biarko dogun. ¿Zigorkadaka asi?.— Lauaxeta.