elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1932-07-12

 

Euzko-erri jakintza atalian, oso ederki banakatu ditu «Garbiñe»k uri onetako euzkel-idazle jatorrak, basetxian izenak, gustiok utzunak izaten ditugu, eta batere-batere miñik emangabe «Garbiñe»ri nainuke azaldu baserrien erreskadan banakatu gabe utzi dituan baserrian izenak onek dirala:

 

Deun Mikel baleran

Deun izeneko ostatu edo venta izena duana:

1. Venta de S. Miguel.

2. Zeleta.

3. Metaldua.

4. Urkaregi mikelete etxia.

 

Deun Kepa baleran

Deun izeneko baserria:

1. San Pedro.

 

Deun Antolin baleran

Deun onen izeneko baserria:

1. San Antolin.

2. Olalde.

 

Altzola'n

1. Mispillibar.

 

Mendaro-zabal'en

1.Bixuete.

 

Batzarra.— Igandian eduki zuten beren sei illabeteko batzar orokorra, «Artesanoa» gexo alkartasunak, gora beran asaldurik:

Emanak gastuak: 2.683,09 laurleko

Bilduak: 2.539,61 laurleko

Zorrak: 143,48 laurleko

Kutxako diritzu: 4.652,43 laurleko.

 

Gora berak.— Jun zan illari, gora bera onek egon dira uri onetan:

Jayoak, 3.

Ilak, 4.

Ezkondu, 0.

 

Bederatziurrena.— Larunbatez txadon nagusian ari ziran dio gabeko zortziretan, ama kalmendarraren bederatzi-urrena egiten.

 

Naskaldia.— Bostekua, estutu giñon, Durango'tik etorrita Urizar'tar Emeteri apaiz gurgarria'ri.

 

Ezkontza.— Ostegunian uztertu dira txadon nagusian gure lagun, Jauregi'tar Jon, Arriaga'tar Miren neskatilla politarekin.

Zorionak eta luzaroko izan dedila uzterri berri ori.

 

AIXERIXA

 

Uarra.— Bijotz andija dauko «Garbiñe» asarratuteko. Gustijok akatzak egin doguz basetxe-ixenak bildu doguzanian. Gauza zalla baita ondo egitia, ezer egin-barik danian. Egiñaren-urratzetatik ederki ibiliko dira gustijak.— L.