elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1931-12-22

 

Gabon jayak, osasunez eta zorijonez igaro, baña umore ona be ixan [...] «Euzkel-Atala»ko zuzendarijak eta irakurliak eta idazliak, igaro egun alaitsubak.

 

«Lauaxeta»ri.— Etzaitez bildurtu, ez nator ez, erreta kirtenakin, zeuri jipoya ematera ta. Zorionezko agur batekin nator, egin dozun lantxo berri orregatik. Oraindik ez det irakurteko astirik, baña alde gustietan irakurtzen det oso dala gozo ta atsegingarria, egin dezun «Bide Barrijak». Artu nere beste askoren arteko zoriona.

 

Azkoitia'ko Miren Karmele'ri.— Zer gertatzen zaizu orrela ixilik egoteko? «Aberri»k igarri ote zizun? Berak esan zun bezela, ez ote zaitue integrista batek arrapatu?

Margarita biurtu altzera? Ba dakizu orain eguraldi txarrak dirala, orrelako lorentzat. Buruz bera egoten dira margaritak neguan, ez buruz-gora.

¡Baleike, baleike, burua altsatzea!

 

«Errena»ri.— Oso asarre nagola diozu «Lauaxeta» jaunarekin. Baña oker zaude, berak dion bezela, batzuek beti gera eriaguak beste batzuk baño, ta ni ere orrein artekoa izan noski. Baña badakizu, emakumien asarrea, purrustada bat izaten dala. Asarratzeko biderik ez dit eman. Orain asarratu barik alkarrekin ibilli bear degu Euzkadi'ren aldez lan egiteko.

 

Bergara'ko emakume biri.— «Iñake» eta «Edurne». Artu nituan zeben eskumiñak, eta milla esker nitzaz gogoratu ziñatelako. Agur ba ta Gabon onak igaro kapoyak ta turroyak on egiñik.

 

GARBIÑE

 

Uarra.— «Errena»k ulea artu nai ixan zun. Eskerrak zure agurragaitik. Eta mutil-zarrak gabon onak igaroko al'ditu, erri ortako mutil-zarrak deabrua ere aspertuta dauke. «Miren Karmele» integrista batekin ezkontzeko ixan bear du. Tamala orixe, ezta? — Lauaxeta.