elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1933-08-15

 

Euzkadi, lur-zati ederreko mendi tartean uxo txuriak bezela an emen baserriak zabaltzen dira. Mendi tarte bakoitzean arkitzen diran baserriak, «balera» egiten dute eta onek geienetan, deun edo santua dute zaindaritzat eta baso-eliz edo ermitatxoa bere goraimenian balerako tokirik egokienian altza dute.

Onela dira gure erri ontako balerak, eta igaro dan astean Deun Laurentzi baleran, eren zaindaria goraldu dute. Elizkizun eder ederra, jaupa nagusia, abestuaz Perossi'rena eta Laborda yayuak «Ave Maria» berak oi duan eran abestu zigun baita ere. Txonitza Etxabeguren'dar Migel Garagarza-Mendaro'ko txaunburu jaunak egin zigun, bai euskera garbi eta goxoz eta itzaldi mami-mamitsua. Jaupa ondoan gorpuzki edo «relikia» muñ egin genduan.

Baita ere balerak, eliz kanpoan jai batzuk eratu zituan: lasterketa, [...]-joku, bola txapelketa eta abar eta trkitixa. Horrela Deun Laurentzi, bere balerak goratu du.

— Badegu beste balera bat ere biyar bere zaindaria ospatuko duana: Deun Erroka balera. Onek bear dan goralmena eman nai diote egunari eta eratu dituzte jaupa nagusia elizatxoan, eta gero lasterketa irubat «kilometro» eliz inguruan dala, ogein, amar eta bost laurlekokin zarituaz. Arratsaldean «erromeria» txistu eta «trikitixa» juaz. Biamonian baita ere iluntzian izango omenda zerbait.

Orra balerako oiturak nola eren zaindaria goraltzen duten, euskotarren biotzean sinismen argia bizi baida. Noski.

 

* * *

 

Andre Mari jai egun abek, erri asko t'askotan dute bere lekua. Gure inguruan erri mordoska ditugu Andre Maria bere Jasokundean ospatuko dutenak: Soraluze, Azpiloeta, Mendaro, Deba, Azkoitia. Bertako anai euskotarrei, euskotar bezela alai; goxo jai egun oek igaro ditzatela opa diet. Azkoiti'ko eran eskerrak emanaz, bialdu diran egutegiaz, nerekin oroitu dalako.

 

* * *

 

Eskerrak «Murugain», ire idatzitxoagatik. Orrelako geraeratxoak EL DIA'ko Euskal orrian azaltzea egoki dituk nire ustez. «Agilas tontor» ortan, Euzkadi'tik urrun, aberriaren ezaugarriak ikustea alai izan zaik. Noski. Eta i «Murugain» itxasorik itxaso «kapitan pilotu» ibiliko aizen ezkeroz, Agilas'ko tontorra bezelakoak, arkitzen dituanean, ezarrita jarrik Euzkadi'ko ezaugarria. Agur «Murugain», eskerrak.

 

IXAKA

 

Egia diozu, Ixaka. Itxasgain'ek onelako amaikatxo idazki egin ditzake ta poz-pozik argitaratuko genizkioke. Oraingoa ere ez da nik nai bezin aguro irten.— Luzear.